Prentsa Aretoa

Berriak

2024/10/01

2025ean Bizkaiko Golkoan arrantza itxiko dela Europako Parlamentuari aldez aurretik jakinarazi ez izana txarretsi dio Oihane Agirregoitiak Europako Batzordeari

Debekualdiak Ondarroako hainbat itsasontziri eragingo die eta 2025eko urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra bitartean aplikatuko da, izurdeak eta bestelako zetazeo txikiak harrapatzea saihetsi nahi izatearen argudiopean

rss Ezagutzera eman
2025ean Bizkaiko Golkoan arrantza itxiko dela Europako Parlamentuari aldez aurretik jakinarazi ez izana txarretsi dio Oihane Agirregoitiak Europako Batzordeari

ARGAZKIA JAITSI

Oihane Agirregoitia diputatu jeltzaleak gaur bertan Europako Batzordeari txarretsi dio Europako Parlamentuari aldez aurretik jakinarazi ez izana Bizkaiko Golkoan 2025eko urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra bitartean zortzi metrotik gorako luzera duten itsasontziei arrantza debekatzeko erabakia hartu dela, izurdeak eta bestelako zetazeo txikiak nahigabe harrapatzea saihesteko.  “Ez da bat ere egokia Europako Batzordeak astelehenean erabakia bidaltzea ordezkariak Europako Parlamentuaren arrantza batzordera informazioa ematera joan baino ordu erdi lehenago”, deitoratu du euskal eurodiputatuak.

Europako Parlamentuak bi hilabeteko epea izango du, azaroaren 30era arte, Batzordeak hartu duen erabakiari eragozpenak aurkeztuko ote dizkion erabakitzeko. Lehen analisi bat egin ondoren, arrantza batzordeko kideek berriro aztertuko dituzte aukerak urriaren 17an egingo duten bileran.

Erabaki hau, Europako Batzordeak gogora ekarri duenez, bat dator Espainiak, Frantziak, Belgikak eta Portugalek  Frantziak bere aldetik  urte hasieran erabaki zuen debekualdiari jarraipena ematearekin, zeinaren eraginez kaltetuak izan baitziren Euskadiko hainbat itsasontzi, oraindik debekualdi horren kalte ordainak jaso gabe jarraitzen dutenak. Kasu berri honi dagokionez, Agirregoitiak eskatu du Europako Batzordeak aurkeztu duen neurria indarrean sartzen bada, kaltetuentzako ordainak  “albait arinen” eman daitezela, sektoreak itxialdi horren ondorioak paira ez ditzan.

Euskal eurodiputatuak era berean berretsi du nahita egiten ez diren harrapaketen ondorioz hiltzen diren espezieen hilkortasuna epe ertain eta luzera murrizteko kudeaketa-neurriak oinarritu beharko  liratekeela AZTI bezalako ikerketa-zentroen datu eta azterketa zientifikoetan eta sektorearen egokitzapena ahalbidetzen duten neurrietan.