Prentsa Aretoa

Berriak

2026/05/04

Anton Zuluaga Etxebarria, Igorreko alkategai aukeratu dute

Zuluagak ilusioz hartu du Olatz Urkizaren lekukoa eta “Igorrerentzat aro berri baten hasiera” ekarri duen programari jarraipena emateko ardura. Udalerriaren erronkei eta aukerei erantzuteko “gertutasuna, ardura eta elkarrizketa” agindu ditu.

Ezagutzera eman
Anton Zuluaga Etxebarria, Igorreko alkategai aukeratu dute

ARGAZKIA JAITSI

Antón Zuluaga Etxebarria Igorreko alkategai hautatu dute Uri Buru Batzarrean, 2027ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeei begira. Zuluagak, egungo Kirol zinegotziak, Olatz Urkizaren lekukoa hartuko du, eta bere egingo ditu Igorreko EAJ-PNVk egindako parte-hartze prozesuaren ondoren diseinatutako proiektuak.

Bere alderdikideek erakutsitako konfiantzagatik oso eskertuta agertu da, eta azpimarratu duenez, “ohore handia da Olatz Urkizaren lekukoa hartzea eta Igorrerentzat aro berri baten hasiera ekarri duen programari jarraipena ematea”. Zuluagak azaldu du hurrengo legegintzaldira begira gidatuko duen zerrendak herritarrak entzuten jarraituko duela, eta eskualde-buru den udalerriaren erronkei eta aukerei erantzuteko lanean jardungo duela.

Zuluagak alkategaitza “gertutasunetik, arduratik eta elkarrizketatik” lan egiteko konpromisoarekin hartu du, Igorreren garapena sustatzen jarraitzeko, gazteek euren bizi-proiektuak garatzeko aukerak izan ditzaten eta igorreztarren bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko borondate irmoarekin.

Zuluagaren hautaketak Igorreko EAJ-PNVk egonkortasunean, arduran eta talde-lanean oinarritutako kudeaketa-ereduarekin duen konpromisoa indartu egiten du.

Antón Zuluaga, 49 urtekoa, delineatzailea da ikasketaz, eta gaur egun Batz Kooperatiba Elkarteko bazkide langilea da, mekanizazio-teknikari gisa. Ibilbide luzea du EAJ-PNVren baitan. 18 urte zituenetik alderdikidea da, EGIko kide izan zen, eta bere jaioterrian, Zeanurin, Hirigintza zinegotzi izan zen bi agintalditan, 2003 eta 2011 artean. Halaber, udalerriko Udal Erakundeko buru izan zen 2018tik 2022ra bitartean.

Zeanuritik zein azken 20 urteotan bizi den Igorretik, beti izan du lotura estua Arratiako eremu politiko, kultural eta kirol arloekin. Ezkonduta dago eta bi seme-alaben aita da.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!