Prentsa Aretoa
Berriak
2026/04/30
Lezamako EAJ-PNVk HAPO berriaren garrantzitsua azpimarratu du, udalerrian etxebizitza eta etorkizuna bermatzeko ardatz gisa
Alderdi jeltzaleak bere hauteskunde-konpromisoaren eta hirigintza-izapidetzearen benetako aurrerapenen arteko koherentzia nabarmendu du, proiektua herritarrei informatzearen eta hurbiltzearen garrantzia azpimarratuz.
Lezamako EAJ-PNVk positibotzat jo du Udalak bultzatutako Hiri Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berrian jasotzen diren etxebizitzei buruzko informazio-bideoak argitaratzea, tresna erabilgarria baita herritarrei udalerriaren etorkizunerako funtsezko proiektu bat gerturatzeko.
Alderdi jeltzaleak gogorarazi du HAPO berri baten garapena eta etxebizitza libreen zein babestuen sorrera hasieratik izan direla Lezamarako proiektu politikoaren funtsezko zutabeetako bat, 2023ko hauteskunde-programan jasota geratu zen bezala.
"HAPO ez da dokumentu tekniko bat bakarrik, ezinbesteko tresna da aukerak bermatzeko, gure gazteen emantzipazioa errazteko eta Lezamako hazkunde ordenatu eta iraunkorra ziurtatzeko", adierazi dute uri erakundetik.
Ildo horretan, nabarmendu dute egungo prozesua, planaren hasierako onespenaren ondoren, urrats sendoa dela hirigintza-segurtasunik gabeko urteak atzean utzi eta berme juridikoak dituen esparru egonkor baterantz aurrera egiteko,
EAJ-PNVk azpimarratu duenez, mota honetako edukien zabalkundeak gardentasunean, pedagogian eta herritarrekiko hurbiltasunean oinarritutako politika egiteko modu bati erantzuten dio. Une honetan, bi bideo argitaratu dira, eta oraindik beste sei geratzen dira. Horiek datozen asteetan ezagutaraziko dira, eta, horrela, informazio-serie bat osatuko da, herritarrek pixkanaka ezagutu ahal izan dezaten nolakoa izango den udalerriaren etorkizuneko garapena.
"Gure hitza betetzen ari gara: HAPO berri bat bultzatuko genuela eta Lezaman etxebizitza sortzeko lan egingo genuela esan genuen, eta gaur konpromiso hori aurrerapauso zehatzetan islatzen da, herritarrei informazio argia eskainiz", adierazi dute.
Halaber, azken helburua Lezaman garapen ekonomikoa, kohesio soziala eta bizi kalitatea uztartzen dituen plangintza bat osatzea dela azpimarratu dute, inprobisazioak saihestuz eta hazkunde eredu orekatu baten alde eginez.
Lezamako EAJ-PNVk HAPOren behin betiko onarpenerantz erantzukizunez eta etorkizuneko ikuspegiarekin lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi du, herriko bizilagunen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzungo dien udalerri-proiektu bat sendotuz.
Nabarmenak...
DURANGO
2026/04/29
ARRIETA
2026/04/29
GETXO
2026/04/28
ETXEBARRI
2026/04/28
LOIU
2026/04/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












