Prentsa Aretoa
Berriak
BBB
2019/06/26
EAJ-PNVk eta PSE-EEk Bizkaian gobernu akordioa izenpetu dute herrialdean egonkortasuna eta gobernagarritasuna bermatzera begira
Gobernu egitasmoak hamar ardatz ezartzen ditu bizitza kalitatea hobetzeko eta ongizate maila handiagoa eta pertsona guztientzat aukera berdintasun handiagoa bermatzeko
BBB
2019/06/18
Itxaso Atutxak EH Bilduri gogoratu dio alderdi guztiek dutela autogobernuari buruzko “maximoen proposamen bat”, baina “akordio bat lortzea da gure xedea”
BBBko presidente andreak ez du ulertzen koalizioa zerk eraman duen Autogobernuaren lantaldean bere testu propioa aurkeztera, eta adituek estatus berriaren artikuludun testuaren aurkezpena atzeratzeko egin duten eskaria babestu du “horretarako arrazoiak izan badituztelako”
Bizkaia BBNN
2019/06/17
Ana Otadui: "Batzarkide guztien presidentea izan nahi dut, bai eta bizkaitar guztiena ere”
Ana Otadui Biteri jeltzalea izango da, bere bigarren agintaldian, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea. Bizkaiko ganbera oso anitza da, bost alderdi daude bertan ordezkatuta eta beren artean Euzko Abertzaleak taldea da batzarkide gehien dituena. Hain zuzen ere, jeltzaleak dira 51 batzarkideetatik 25, eta lehen aldiz emakumeena izango da gehiengoa.
EBB
2019/06/15
Udal gobernuen eraketak argazki finkoa proiektatu du Euskadin
EAJ-PNVk 122 alkatetza hartu ditu. Hiritarren botoek eta itunek egonkortasuna balioetsi dute. Euskadiko udalen mapak argazki finkoa proiektatzen du
Bizkaia
2019/06/15
EAJ-PNVk Bizkaiko 112 udaletatik 73 lideratuko ditu
Gaur goizean udalak eratzeko egin diren osoko bilkurek agerian utzi dute talde jeltzaleak Bizkaiko herrialdean daukan lidergoa. 52 udaletan gehiengo absolutuarekin gobernatuko du eta 1.236 eserlekuetan 569 zinegotzi izango ditu
Bilbo
2019/06/15
Juan Mari Aburto: “Ahal dudan guztia emango dut eta ez dizuet huts egingo Bilboren interesen defentsan”
Hiribilduaren fundazioaren urteurrena betetzen den egun berean, EAJ-PNVko ordezkariak alkate makila altxatu du eta gainerako alderdi guztiak gonbidatu ditu norberekeriak baztertzera eta gainditzera eta denon interesa balioestera “elkarlana eta kolaborazioa direlako proiektu partekatuak eraikitzen ikastea”, baieztatu du
Europako Legebiltzarra
2019/06/10
Izaskun Bilbao Barandicaren aburuz egon badago Euskadi etorkizuneko Europa Federal baten izar bihurtzeko lekua
Europako Parlamentuko euskal diputatuak gogora ekarri ditu Europako ebazpenek maila berean jartzen dituztela Ekonomia Hitzarmena eta Ekonomia Ituna eta beste estatu kide batzuetako ogasunak
Kongresua
2019/06/10
Euskal Taldeak aurreko Legealdian blokeatu ziren 6 Lege Proposamenak mahaigaineratu ditu
Jeltzaleek berriro proposatzen dute ondorengoak aldaraztea: Sekretu Ofizialen Legea; Zigor Kodea, betiko espetxe berrikusgarria ezabatzeko; Mozal Legea izenekoa; Auzitegi Konstituzionalaren Legea; Gobernua Arautzen duena edo Kongresuko Araudia
Bizkaia BBNN
2019/06/06
EAJ-PNVko 25 batzarkideak Bizkaiko Batzar Nagusietan akreditatu dira
Eman beharreko hurrengo urratsa izango da legealdi berriko Batzar Nagusiak eratzeko osoko bilkura deitzea
Europako Legebiltzarra
2019/06/03
Klimaren aldaketa, eredu soziala eta lehiakortasuna, Europako hurrengo legealdirako gakoak Izaskun Bilbaoren aburuz
Europako Parlamentuko diputatuak Radio Euskadin laburbildu ditu Europako iragan hauteskundeek utzi duten emaitza, Bilbaoren esanetan “oso arrakastatsuak” izan direnak
Bizkaia BBNN
2019/06/02
EAJ-PNV Bizkaiko Batzar Nagusietara deitzeko tradizioan parte hartu du Deiadar Mendien egunean
Bost urte itxaron behar izan dira Ganekogortako gailurrean adarraren soinua berriz entzun ahal izateko. Tontor hau deiadar mendia da Antonio Trueba Bizkaiko Jaurerriko kronista eta artxibozainak hala izendatu zuenez geroztik
EBB
2019/05/31
Ortuzarrek uste du M-26ko hauteskundeek Europako erakundeei “bizitasun handiagoa” emango dietela EBri planteatzen zaizkion erronka handiei aurre egiterako orduan
EBBko presidente eta EAD-PDEko presidenteordeak gaur hitz egin du Amerikako Erakunde Demokrata Kristaua (ODCA) egunotan Costa Rican egiten ari den Osoko Bilkuran


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












