Prentsa Aretoa
Berriak
2020/01/15
EBBk gaur abiarazi du Euskadiko 2020ko Hauteskundeetara EAJ-PNVk eramango dituen hautagaitzak osatzeko barne hauteskunde prozesua
Aberri Exekutibak bere alderdikideei 20 hautagai proposatu dizkie Herrialde Historiko bakoitzeko. Era berean Iñigo Urkullu proposatu du Lehendakarigairako eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentegairako
Euskal Hauteskundeetarako Euzkadi Buru Batzarraren proposamena
PROPUESTA / PROPOSAMENA - 2020/01/15
Argazkiak...
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Euzkadi Buru Batzarrak gaur bertan ireki du 2020an zehar Euskadin Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeetara EAJ-PNVk eramango dituen hautagaitzak osatzeko barne hauteskunde prozesua. Helburu horrekin, bere Uri Erakunde guztiei bidali die arauz aurreikusten den dokumentazio guztia. Jeltzaleen Aberri Exekutibak bere alderdikideei jakinarazi die jada Iñigo Urkullu proposatzen duela Lehendakarigairako eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentegairako. Hiru Herrialde Buru Batzarretako arduradunei entzun ondoren, EBBk Uri Erakunde guztiei bidali die Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako proposatzen dituen zerrendak. Bakoitzean 20 hautagai agertzen dira alfabetoaren arabera eginiko zerrendan. Hori dena egin ondoren, hemendik aurrera EAJ-PNVko alderdikidena da hitza.
Lehen bozketa edo hautespen aldian, hemendik eta urtarrilaren 29ra arte egingo dena, alderdikide jeltzale bakoitzak EBBk proposatutako hautagaiak onetsi ahal izango ditu edo, egoki jotzen badu, izen berriak proposatu ahal izango ditu bere Herrialde Historikoko zerrendarako. Bigarren bozketa edo hautespen aldira igaroko dira gutxienez hiru Uri Erakunderen babesa jasoko duten hautagaiak soilik. Bigarren bozketa honetatik irtengo dira Lehendakarirako eta Eusko Legebiltzarreko presidenterako hautagaiak eta Herrialde Historiko bakoitzeko legebiltzarkiderako hautagaiak. Azkenaurreko urratsa izango da otsailaren 26tik 29ra bitartean egingo diren Herrialde Batzarretan egin beharreko bozketa, bilera horietan aukeratuko baita Herrialde bakoitzeko zerrenda. Zerrenda hori, Euzkadi Buru batzarrak ordenatu eta gero, martxoaren 7an egingo den Aberri Batzarrera eramango da, eta han behin betiko onartuko dira 2020an zehar Urkullu Lehendakariak esango duen egunean Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeetara talde jeltzaleak eramango dituen hautagaitzak.
Euzkadi Buru Batzarra prozesu honen hasieraren berri ematen ari da Aberri Batzarrean, arratsalde honetan bildu dena Sabin Etxean. Bertan, Exekutiba nazionalaren presidente den Andoni Ortuzarrek, abenduaren 30ean, PSOEren idazkari orokorra eta Espainiako gobernuaren presidente den Pedro Sánchezekin sinatu zuen inbestidura akordioaren xehetasunak ere eman ditu.
Erantsita dago Euzkadi Buru Batzarraren proposamena.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25