Prentsa Aretoa

Berriak

Bilbo

2019/05/19

Juan Mari Aburtok barruti guztietara zabaldu nahi du Bilboren hirigintza-iraultza eta igogailu gehiago jarri goiko auzoetan

Hauteskunde-programan jasotako neurri zehatzen bitartez, era guztietako arkitektura-oztopoak apurka-apurka ezabatu eta igogailu gehiago instalatuko dira

Bilbo

2019/05/18

Bilbo kulturaren nazioarteko hiriburu bihurtu nahi du Juan Mari Aburtok

Beste hainbat proiekturen artean, Kultura Plan berria abiarazi, Arte Ederren Museoa eta Euskal Museoa handitu, Arriaga Antzokiaren ekoizpen propioa sustatu, auzoetako kulturgintza areagotu eta Guggenheim Museoarekiko loturak indartuko direla aurreratu du

Europako Legebiltzarra

2019/05/18

Izaskun Bilbaok Benidormen aldarrikatu du EAJren aldeko botoa, burua konbentzitzen duelako eta bihotzean ilusioa sortzen duelako

Euskal herritarren aldeko lanak eta EAJren lidergopean pertsonak helburu dituen politikak ahalbidetu dute lau hamarkadatan Euskadik ezagutu duen eraldaketa, ospe txarra izatetik Europa mailan garapenaren erreferentzia izatera igaro delako

Bilbo

2019/05/17

Juan Mari Aburto: “Gogor lan egiten jarraituko dugu Bilbo hiri segurua den errealitateari eusteko”

Ondorengo agintaldirako erronka lanean jarraitzea izango da bi helburu handi bermatzeko asmoz: bizikidetza eta segurtasuna auzo guzti-guztietan

Bizkaia

2019/05/17

EAJ-PNVk "parte hartze erraldoia" eskatu du maiatzaren 26rako. "Zenbat eta herritar gehiagok bozkatu, orduan eta hobeto demokraziarentzat"

Durangon egin den ekitaldi politikoan, Andoni Ortuzarrek euskal hiritargo osoari adierazi dio “asko dagoela jokoan” eta igandean aukeratu beharko duela “iragana, protesta eta eragozpenen” edo “etorkizuna eta EAJ ereduaren proposamen eta akordioen artean”

EBB

2019/05/17

EAJ-PNVk praktikatzen duen erakunde arteko lankidetza da Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak azken urteotan bizi izan duten bultzadaren gakoa

Ramiro González (Araba), Markel Olano (Gipuzkoa) eta Unai Rementeria (Bizkaia) ahaldun nagusi eta EAJ-PNVk berrautaketara aurkezten dituen hautagaiek Nueva Economía Forumean hitz egin dute gaur 300 pertsonaren aurrean. Aurkezpen lanak egin ditu Izaskun Bilbao Barandica Europako diputatuak

Bilbo

2019/05/16

Juan Mari Aburtok Bilboko konektibitatea eta garraioa hobetzea proposatu du, hiri barruan erosoagoa eta irisgarriagoa izan dadin nahiz estatu mailan eta nazioartean

Hiria AHTaren lur azpiko iritsierara prestatzeko asmoa iragarri du, Abandoko geltoki berriarekin, Garellanoko Autobus Geltoki Intermodala abian jarri eta Tranbia Atxuritik Boluetaraino luzatu eta Zorrotzaurreko Uhartearekin lotuko dela adierazi du, besteak beste

Bizkaia

2019/05/16

Unai Rementeriak balioan jarri du itsasadar azpiko tunelak eta Supersur errepidearen bigarren faseak arintzen lagunduko dutela Avanzadan, Errontegi zubian eta A-8 autobidean Max Centerren parean metatzen den trafikoa

Azpiegitura biak martxan jartzean osatuko dute “Bizkaiko saihesbide handia” eta lagunduko dute itsasadarraren alderdi biak hurbiltzen eta beraien artean ematen diren desplazamenduak arinago egiten

Bilbo

2019/05/15

Juan Mari Aburtok Bilboko auzoetan 100 jarduketa baino gehiago abiaraziko direla iragarri du

“Auzoak protagonista bihurtu nahi ditugu etorkizuneko proiektuen laguntzaz etengabe aurrera doan hiri erakargarri honetan, Bilbokoak izatearen harrotasuna parteka dezaten”, adierazi du

Bizkaia

2019/05/15

Unai Rementeriak Durango, Amorebieta eta Erletxes arteko bidegorria garatuko du eta eskualdean trenaren erabilera bultzatuko du,autobusarekin hobeto konektatuz eta erakargarriago eginez

Diputatu Nagusirako EAJren hautagaiak uste du trenak eta autobusak izan behar dutela bizkaitarren garraio nagusiak, eta iragarri du bidai txartel bakarra bultzatuko duela garraio aldaketa egiten denean garraio aldaketa ordaindu beharrik egon ez dadin

Eusko Legebiltzarra

2019/05/15

Alaitz Zabala, EAJ-PNVren eusko legebiltzarkide berria

Josune Gorosperen ordez arituko da, zeinak aste honetan bertan Eusko Legebiltzarrean baja eman eta Kongresuan diputatu izateko akta lortu duen

Bizkaia

2019/05/14

Bizkaia Dorrean kokatuko den Ekintzailetza Zentroan enpresa txiki eta ertainen arteko sinergiak eman daitezela bultzatuko du Unai Rementeriak

Juan Mari Aburtok, hiribilduko alkate eta alkategaiak, baieztatu du hurrengo agintaldirako helburu nagusiena dela “Bilbo hiriburu finantzario eta ekonomikoa izan dadila, proiektuen, inbertsioen, enpresen eta kalitatezko enpleguaren motore eta bultzatzaile nagusia”, horregatik babestuko dira ekintzailetza arloan garatuko diren ekimen guztiak

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!