Prentsa Aretoa
Berriak
Bizkaia
2019/05/13
EAJ-PNVk ‘on line‘ atari bat bultzatuko du Bizkaian merkataritza biziberritzeko
Ahaldun nagusirako hautagai Unai Rementeriak hainbat proiektu aurkeztu ditu gaur goizean egin den ekitaldian. Juan Mari Aburto Bilboko hautagaiak ere sektore hau balioan jartzeko beste hainbat ekimen azaldu ditu, besteak beste toki merkataritzaren Plan Integrala edo ‘Bilbo merkataritzaren hiriburua‘ proiektua
Bilbo
2019/05/12
Juan Mari Aburto: “Pertsonak dira niretzat Bilboko proiektu nagusia, euren bizi-kalitatea eta ongizatea”
Horregatik, pertsonen bizi-kalitatearen eta ongizatearen alde lan egiten jarraituko du, Bilbo kohesionatu eta inklusiboaren alde, pertsonarik ahulenek eta behar handienak dituztenek etengabe aurrera doan baina inor atzean uzten ez duen hiri honetako partaideak direla senti dezaten.
Bizkaia
2019/05/12
Unai Rementeriak Lekeition labar artearen interpretazio zentroa egitea aurreikusten du Bizkaiko ondarearen aberastasuna ezagutzera emateko eta Lea Artibai eskualde osoa biziberritzeko
Zentro honek ahalbidetuko du herrialdeko 16 kobazulotan Paleolitiko aroan eginiko lanak ezagutzera ematea eta EAJk herrialde orekatua egituratzera begira planteatzen dituen ekimenen artean jasotzen da, eskualdeen arteko desparekotasunik eman ez dadin.
Bilbo
2019/05/11
Juan Mari Aburtok Emakume eta Berdintasunaren saila sortuko du Bilbo erreferente bihurtzeko
Pertsonak dira Aburtok datozen lau urteetarako ibilbide-orrian zehaztua duen helburu nagusia. Halaxe adierazi du gaur goizean Errekaldeko plazan, berdintasunaren arloko proposamenak aurkezteko egindako ekitaldian.
Bizkaia
2019/05/11
Rementeriak Getxon baieztatu du "boto bakoitzak balio duela" hiritargoaren egunerokoarekin zerikusi handia duten gaiak erabakiko diren hauteskundeetan
Andoni Ortuzarrek Euskadiren zerbitzura jarri ditu EAJ-PNVren gizon eta emakumeak "pertsona fidagarriek osatutako alderdia gara, garrantzizko gauzetara gaudelako, kaleko jendearen arduretara"
Bizkaia
2019/05/11
Rementeriak itsasadarra bihurtu nahi du Bizkaiaren hirugarren iraultzaren ardatz, bere inguruetara eramanez Bizkaiak bizi izan duen eraldaketa
Hautagai jeltzaleak proposatu du Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatutako proiektu eraldatzailea, erakunde maila guztiak inplikatzea aurreikusten duena jarduera ekonomiko eta komertzialak sustatzeko eta kirol, kultura, aisia eta etxebizitza arloko esparruak sortzera begira
Bilbo
2019/05/10
Juan Mari Aburtok sare sozialetan eta juanmariaburto.eus webgunean abiarazitako kanpaina digital berriarekin aktibatu du Bilborako hauteskunde programa
Sare sozialetako kanpaina berri honen bitartez, Alkatetzarako hautagaiak presentzia zabala lortu nahi du kalean zein herritarren artean, eta horretarako, goizean antolatutako ekitaldien zuzeneko emanaldiekin batera, egun-egunero ikusentzunezko material berriak sartu eta kanal hauen erabiltzaileei zuzendutako mezuak argitaratuko dira
Bizkaia
2019/05/10
Unai Rementeriak boluntarioen gizarte sarea bultzatuko du, laguntza eman nahi duten pertsonak eta laguntza behar dutenak konektatzeko
'Bizkaia gara' izenekoa da azken lau urteotan gure gizartean antzeman den ardurari erantzuteko egingo den proiektua,eta definitu egingo da prestakuntzarekin, beharrezko egiten den konfidentzialtasunarekin eta halako proiektu batek behar dituen kontrol eta koordinazioarekin
Bilbo
2019/05/09
Juan Mari Aburtok 10 kopromiso aurkeztu ditu Bilbok hamarretik hamarreko hiria izaten jarrai dezan
Pertsonak, auzoak, enplegua eta ekonomia, ingurumena, garraioa, gazteak, segurtasuna, kultura, euskara eta kudeaketa ona (gardentasuna eta herritarren parte-hartzea). Horiexek dira Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak gaur goizean Bilboko Udaletxearen aurrean aurkeztu dituen Bilboren eta bilbotarren aldeko konpromisoak.
EBB
2019/05/09
"EAJ-PNVren aldeko botoak balio hirukoitza du: udalak ondo gobernatuta, aldundiak ondo bideratuta eta Europan defendatuko gaituen ahotsa"
Talde jeltzaleak maiatzaren 26ko Udal, Foru eta Europako hauteskunde Kanpaina hasi du gaur Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Bilbon aldi berean egin den ekitaldiarekin
Bilbo
2019/05/08
Juan Mari Aburto: “Lanean jarraituko dut pertsona guztien alde, auzo guztien alde eta Bilbon jarduera ekonomikoa, enplegua eta merkataritza haztearen alde”
EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak Bilboko Udalerako hautagai-zerrenda aurkezteko ekitaldian esan du “balio sendoetan trebatutako emakume eta gizon euskaldunak” eta “Bilbokoa izatearen eta gure auzoetakoa izatearen harrotasunari atxikitako” taldea izango duela bidelagun
Europako Legebiltzarra
2019/05/06
CEUS sortu da, EAJ-PNV barnean hartzen duen koalizioa eta bere helburua da “Europa birsortzea eta bere sorrerako balioetara itzultzea”
Geroa Bai, Coalición Canaria, Compromiso por Galicia, El Pi-Proposta per les Illes eta Demòcrates Valencians alderdiak dira Europa Solidarioaren aldeko Koalizioa osatzen duten gainerako beste bost alderdiak. Izaskun Bilbao Barandica jeltzalea izango da koalizioaren zerrendaburua


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












