Prentsa Aretoa
Berriak
2019/10/12
Aitor Estebanek Sánchezi leporatu dio hauteskundeak errepikatu beharraren errua: “Kanpainarako agenda bai, baina ez du Gobernu agendarik”
EAJ-PNVk Kongresu eta Senaturako Bizkaitik aurkeztuko dituen hautagaitzak aurkezteko ekitaldian, Behe Ganberako euskal taldearen bozeramaile eta berraukeraketara aurkezten den hautagaiak hitzeman du bere taldearen aldetik “lana eta sen ona” nagusituko direla “euskal hiritargoaren interesen defentsari heltzeko asmoarekin”
A10 - Bizkaiko Kongresu eta Senaturako EAJ-PNVren hautagaitzak
HAUTAGAI ZERRENDA - 2019/10/12
Argazkiak...
Aitor Estebanek, azaroaren 10eko hauteskundeetarako EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendako buruak Pedro Sánchezi leporatu dio gaur hauteskundeak errepikatu behar izatearen errua “interes orokorrean baino, norberekerian aritu delako” eta “beti berandu” ibiltze eta “kanpainarako agenda bai baina Gobernu agendarik ez izatea” egotzi dio. Horren aurrean, Estebanek hitzeman du EAJ-PNVren emakume eta gizonen aldetik “sen ona eta lana” egongo direla euskal hiritargoaren interesen defentsa egiteko”, pendiente geratu diren erronkei heltzeko eta “Euskadiren ahotsa eztabaida guztietan egon dadin”, “Madrilen asko dagoelako jokoan”.
Bilbon, talde jeltzaleak Kongresu eta Senaturako Bizkaitik aurkeztuko dituen hautagaiak aurkezteko egin den ekitaldian, Estebanek baieztatu du Sánchezek ez duela Euskadi lehenesten, eta gogoratu duenez “Euskadirentzako aurrerapen zehatzak lortu dituen bakarra Euskal Taldea izan da”. Horren adibide gisa aipatu du Lemoizko antzinako zentral nuklearreko lurrak euskal erakundeei laga izana, atzo konfirmatu zena, eta Euskal Taldeak pentsioen igoera lortu zuela ekarri du gogora. Alabaina, hautagai jeltzaleak era berean deitoratu du beste gai batzuk daudela Euskadiri dagozkionak “albo batean utzi direlako, atzean utzi direlako”, besteak beste AHTaren lanak edo Estatutuan jasota dauden eskuduntzen traspasoa “funtziotan egonda ere egin daitezke”, baina ez dute Aurrera egiten “Sánchezek ez duelako Euskadin pentsatzen”.
Horregatik guztiagatik eta A-10eko hauteskundeez geroztik gertatuko dena gertatuko dela eta Madrilen gobernatuko duena gobernatuko duela, Estebanek baieztatu du EAJ-PNVko emakume eta gizonak Kongresuan eta Senatuan egongo direla “Euskadi defendatzeko” eta euskal hiritargoa animatu du botoa ematera joatera “eserlekuak berdin banatzen direlako herritar asko edo herritar gutxi joanda ere” eta “EAJren alde bozkatu zuenak ez duelako arrazoirik botoa aldatzeko ezta etxean geratzeko ere”.
EAJ-PNVk Bizkaitik Kongresurako aurkeztuko duen zerrendako burua Behe Ganberako Bizkaiko hautagaitza osatzen duten 7 emakume eta gizonekin eta Senaturako hautagaitza osatzen duten 3 hautagaiekin izan da gaurko ekitaldian. Estebanekin batera zerrendan joango dira Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea, Josune Gorospe Elezkano, Jon Aiartza Zallo, Ainara Zelaia Markaida, Javier Aldamiz-etxebarria López, Igotz López Torre eta Amaia del Campo Berasategi. Beste alde batetik, Nerea Ahedo Ceza, Mª Dolores Etxano Varela eta Imanol Landa Jauregi dira EAJk Bizkaitik Senaturako aurkeztuko dituen hautagaiak.
EAJ-PNVk Bizkaitik Kongresurako aurkeztuko duen zerrendako burua Behe Ganberako Bizkaiko hautagaitza osatzen duten 7 emakume eta gizonekin eta Senaturako hautagaitza osatzen duten 3 hautagaiekin izan da gaurko ekitaldian. Estebanekin batera zerrendan joango dira Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea, Josune Gorospe Elezkano, Jon Aiartza Zallo, Ainara Zelaia Markaida, Javier Aldamiz-etxebarria López, Igotz López Torre eta Amaia del Campo Berasategi. Beste alde batetik, Nerea Ahedo Ceza, Mª Dolores Etxano Varela eta Imanol Landa Jauregi dira EAJk Bizkaitik Senaturako aurkeztuko dituen hautagaiak.
Bestalde, Senaturako hautagaia den Nerea Ahedok gogoratu du “hauteskunde hauetan aukeratzen dena Madrilen nork ordezkatzen gaituen dela; euskaldunon interesak nork defendatuko dituen. Euskadik Autogobernua eta Estatutua defendatzeko eta Estatuan gora egin duen birzentralizatze asmoei aurre egiteko pertsonak behar ditu”, eta bere esanetan, “horretarako EAJ-PNVren talde indartsua behar dugu”. Ahedok balioetsi egin du talde Jeltzaleak duen gaitasuna “hitz egiteko, negoziatzeko eta adostasunetara heltzeko; gure abala seriotasunez lanean daramagun denbora guztia da, jendeak aitortzen digun lana”.
Itxaso Atutxa BBBko presidentea izan da Kongresu eta Senatuan EAJ-PNV ordezkatuko duten emakume eta gizonak aurkezteko ekitaldia irekitzeko hitzak esan dituena. Bizkaiko jeltzaleen buruak txarretsi duenez “Estatuan akordioak adosteko kultura politikorik ez egoteak ekarri gaitu berriro ere hauteskundeetara joan behar izatera”. “Ez dakit norberekeriagatik izan ote den edo hauteskundeetako kalkuluengatik izan den, baina argi daukadana da bakar batek ere ez duela jakin zer erantzun eman hiritargoak duela sei hilabete elkarrizketa eta akordioa eskatuz eman zien aginduari”, deitoratu du, eta ildo beretik gogoratu duenez “azken hilabete hauetan Euzko Alderdi Jeltzaleak horretarako derrigorra zuten alderdiek baino askoz gehiago egin du estatuko erakundeei egonkortasuna emateko eta gobernagarritasuna ahalbidetzeko”, esan du. Beraiek “Twitter bidez eta titular kolpez proposamen handiak egitera dedikatu diren bitartean”, EAJ-PNVk “Euskadirentzat eta Euskadiren alde lan egiten jarraitu du, Euskal Agenda eskuan; beste behin ere egoerak eskatzen zuen mailara iritsi gara”. Horregatik “gizartearen aurrean aurkeztuko dugu Bizkaiaren ahotsa Madrilera eraman duen eta eramango duen lantalde berbera, Kongresuan eta Senatuan Euskadiren interesak gauza guztien gainetik defendatuko dituzte eta Euskadirekin hitzemandako konpromiso guztiak betetzen direla kontrolatuko dute. Iragan apirilaren 28an Bizkaiko hiritargoaren gehiengoaren konfiantza jaso zuten emakume eta gizon berberak dira”, baieztatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25