Prentsa Aretoa
Berriak
2019/10/18
Bediako batzokian egin diren pintadak txarretsi ditu Bizkai Buru Batzarrak
Bizkaiko Herrialde exekutibak berretsi du halako jarduerak erabat gaitzesten dituela, denboraz eta lekuz kanpo daudelako, guztiz ulertezinak direlako eta ez dutelako elkarbizitzaren eta ezberdina errespetatzeko bidean laguntzen
Enegarren aldia da Bizkai Buru Batzarra herrialdeko batzokiren baten kontra eginiko pintadak gaitzesteko adierazpenak egin behar dituela. Oraingo honetan Bediako batzokia izan da pintadekin agertu dena, herri honetako eta Zeanuriko kaleak bezala, mehatxatzea eta haserrea, gatazka eta krispazioa eragitea besterik bilatzen ez duten mezuekin. Halakoetan, ezezagun batzuek, anonimotasunean ezkutatuta, ‘PNV lotu zure txakurrak’, ‘Independentzia’ eta ‘Norekin zauzie?’ adierazpenak idatzi dituzte egoitzetako hormetan. BBBk berriz adierazi nahi du halako jarduerak erabat gaitzesten dituela, denboraz eta lekuz kanpo daudelako eta guztiz ulertezinak direlako. Halaber, ez dute laguntzen elkarbizitzaren eta ezberdina errespetatzeko bidean.
Jeltzaleen egoitzak, berriz ere, betikoen jardueren protagonista bihurtu dira, zoritxarrez, batzokien fatxadak krispazioa eta gatazka elikatzeko baliatzen dituztenena; hausnartzen ez dutenen eta proklama batzuk beste batzuekin nahasten dituztenena, zikintzeko eta beldurra eragiteko asmo bakarrarekin. Halakoak badira aldarrikatzen duten kausa horren alde egiten duten ekarpen handia, mesede eskasa egiten diote. Konponbidea bilatzeko modu bakarra da dagokion erakundean laguntzea eta elkarren artean lan egitea, eta ez inoren fatxada eta leihoetan pintadak eginaz. Gogora ekarri behar da espazio horiek guztiak jabego pribatuak direla.
Halako ekintzek erakusten dute batzuek horrelako bide antzuak baliatzen jarraitu nahi dutela ustezko probetxua lortzeko. Baina ez dira konturatu hiritargoak, suntsitu beharrean, eraiki nahi duela, iraindu beharrean, hitz egin, eta mespretxatu beharrean, errespetatu. “Eraso horien egileei exijitzen diegu halako jarduerak egiteari uztea, konponbideak eskaini beharrean euskal gizartearen gehiengo zabal bat nahi duen normaltasuna eragozten dutelako”, eskatu du Bizkai Buru Batzarrak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25