Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2006/09/05

Iñigo Urkullu: urtea amaitu baino lehenago politikea normalizatzeko prozesuari heltzeko moduan gagoz

Iñigo Urkulluk, BBBko lehendakariak, gaur esan dau “dagoeneko agendak, egutegiak, prozedurak eta metodologiak ezartzeko moduan gagozala, urtea amaitu baino lehenago, alderdi guztiok egoera politikoari buruzko diagnostiko bat ateratzeko eta euskal gizarteari konponbiderako jarraibideak eta metodoak eskeini ahal izateko”. Bere esanetan, EAJ/PNV alderdia garagarriletik dabil ahaleginak egiten bai sozialistek eta bai Batasunak be alderdi politikoen mahaia eratze aldera beste solaskidearentzat ezinezkoak diran baldintzak ezarri ez daiezan.

BERRIA

2006/08/01

EAJ-PNV/EA alderdiek ohartarazi dabe Los Hermanos eguneko zentroa egoera ekonomiko arriskutsuan dagoala

egin dauala eta PP eta PSOE alderdiei, ostera, hori onartu, beste alde batera begiratu eta estaltzen saiatu izana leporatu deutsie.Azken hilabeteotan Barakaldoko integrazino soziokulturaleko zentroan (CIS izenez ezagutzen dan horretan) lan egiten dutenen kexa asko jaso doguz, kobratzen daben soldataren ganean arazoak dagozalako. Egoera horren ondorioz eguneko zentroko zerbitzuak be kaltetu dira, langileek esan deuskuenaren arabera telefonia eta Internet hornitzen duten enpresek aurreko astean CISi emondako zerbitzuak eten ebezan ordainketarik egin ez zalako.

BERRIA

2006/07/19

Bermeoko EAJren Udal Taldeak “José Done Ikastetxea” proposatu du industria-lur gisa, Arene auzoa suntsitzeko EAk egin duen proposamenaren aurrean

Bermeoko EAJ-PNV Udal Taldeak “José Done Ikastetxearen” eremua proposatu du udalerriko kontserba-enpresak kokatzeko. Kokapen berri honek Zallo eta Ormaza kontserba-enpresek duten leku-arazoari irtenbidea emango lioke, horiek irekita jarraitzea bermatuko luke eta Areneko landa-eremuari eta bertan bizi diren 25 familiei ez litzaieke kalterik eragingo, EAren gobernu-taldeak emandako irtenbidearekin ez bezala.

BERRIA

2006/07/18

Urkullu: "La Naval pribatizatuta, Estatuak Euskadin egin beharreko inbertsioen likidazio prozesua bukatu da"

EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidente Iñigo Urkulluren ustez "gaurko La Navalen pribatizazioarekin Espainiako Estatuak Euskadin zituen azken aktibo industrialen likidazio prozesu luzea amaitu du. Era berean, desinbertsio eta desindustrializazio prozesua bukatutzat eman du. Prozesu hori gobernu sozialistak hasi zuen orain dela 20 urte, PPren Gobernuak jarraitu zuen, eta, orain, bi urteko kudeaketaren ondoren bukatu du Rodríguez Zapateroren Gobernuak".

BERRIA

2006/07/13

Urkullu: "Kezkagarria da ezker abertzalearen baitan zatiketa izan daitekeela pentsatzea"

Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaile Iñigo Urkulluk adierazi duenez, gaur egun "bitxia eta kezkagarria" da ezker abertzalearen baitan ETAren su-etenarekin Euskadin abiarazi den prozesuari buruz zatiketa izan daitekeela pentsatzea; hala ere uste du ezker abertzalea osatzen duten kiderik gehienek indarkeria behin betiko amaitzearen aldeko apustua egin dutela.

BERRIA

2006/07/06

PNV de Basauri cree que no hay excusa para no usar el transporte público tras el "éxito" del autobús lanzadera con Metro

PNV de Basauri consideró hoy que "ya no se pueden poner excusas para la utilización del transporte público como medio de desplazamiento", tras la "gran aceptación" que entre la población basauritarra están teniendo el autobús que une el municipio con la parada de metro de Etxebarri.    En un comunicado, el PNV destacó que, en la actualidad, existen dos líneas de tren que comunican Basauri con Bilbao, la comarca del Nervión y con el este de Bizkaia, así como una conexión directa al metro y seis líneas de Bizkaibus que recorren el municipio.

BERRIA

2006/07/06

Urkulluk “mespretxutzat” jo du Piñeirok Eusko Legebiltzarrean ez agertzeko hartutako erabakia

Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak “mespretxutzat” jo du Fernando Ruiz Piñeiro EAEANeko presidenteak Eusko Legebiltzarrean ez agertzeko hartutako erabakia, Batasunako buruekin bildu zela-eta Juan José Ibarretxe lehendakariaren aurka Ermuako Foroak aurkeztutako kereila onartu ondoren eskatu zen bezala.

BERRIA

2006/07/04

Barakaldoko EAJk PSE eta PP alderdiei egotzi deutse Gizarte Ongizateko dirua irudi ona emateko kanpainetan gastatu izana.

Eusko Abertzaleak taldearen esanetan " Gaur egun egoera larrian dagoz 2006 urte honetan diru laguntasuna eskatzen dabenak. Udal aurrekontua onartu zanetik ez da inolako kreditu transferentziarik egin diru laguntasunak emateko partidarako. PP eta PSOE alderdiek ez dabe inolako interesik egoera larrian dagozan bizilagunen alde egiteko. Barakaldotarren aurrekontuaren kontura ari dira datozen hauteskundeetan irabazle urteteko kanpaina egiten. Diru laguntasunak emoteko partida ez da nahikoa eta udal bilkura guztietan ikusten dogu Alkatetza Arlorako partidarako kreditu transferentziak eskatzen dirala , hau da, protokolo kontuetarako ".

BERRIA

2006/07/04

Urkullu: "PSE-Batasuna bilera itxura egiteko baino ez bada, euskal gizarteari ziria sartzen ari zaizkio"

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak esan du PSEk eta Batasunak datorren ostegunean Bilbon egingo duten bilera “orain arte hitz egin dutenaren antzezpena dela” eta adierazi du, “topaketa itxura egiteko baino ez bada”, bi alderdiak “euskal gizarteari ziria sartzen ari zaizkiola, kasurik egiten ez diotelako gizarteak guztioi eskatzen digunari".

BERRIA

2006/07/04

Urkulluk esan du Zapateroren konpromisoa “zelatatuko dutela” eta antolamendu juridikoan “ez enkistatzea” espero du

EAJren EBBren bozeramailea den Iñigo Urkulluk esan du bere alderdia José Luis Rodríguez Zapatero gobernu zentraleko presidenteak euskal herritarren erabakia errespetatuko duela-eta hartutako konpromisoaren zelatan egongo dela eta adierazi du PSOE eta Zapatero “antolamendu juridikoan ez enkistatzea” espero dutela, “itxia eta aldaezina den zerbait bailitzan”.

BERRIA

2006/07/03

Urkulluk dio PSE eta ezker abertzalearen arteko bilera ez dela legearen kontrakoa, beren ordezkariek horretarako eskubide osoa baitute

EAJ-PNVren EBB bozeramailea den Iñigo Urkulluk adierazi du ezin esan dezakegula PSE-EEk eta ezker abertzaleak egingo duten hurrengo bilera legearen kontrakoa denik esan, “pentsamolde politiko horren” ordezkariek horretarako eskubide zibil eta politiko guztiak “baitituzte”.

BERRIA

2006/07/03

Urkulluk uste du uztaila eta abuztua berebizikoak izango direla Batasuna hurrengo hauteskundeetarako legeztatzeko bidean

EAJren EBBren eledun Iñigo Urkulluk esan duenez, uztailean eta abuztuan “alderdi politikoek erruz egingo dute lan” Batasuna legeztatzeko eta horrela “giroa baretuta egon dadin” hurrengo udal hauteskundeetarako (2007ko udaberria).

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!