Prentsa Aretoa

Berriak

2007/02/13

EAJk ulertezintzat jo du Euskadiko Justizia Epaitegi Gorenak Lopez eta Ares-en kontra jarritako salaketak artxibatu ez izana

Euzko Alderdi Jeltzaleak ulertezintzat jo du, “Alderdi Sozialistaren buruzagiak Batasunarekin bildu zirela eta, Euskadiko Justizia Epaitegi Gorenak Patxi Lopez eta Rodolfo Ares-en kontra jarritako salaketak artxibatu ez izana”.

Ezagutzera eman
EAJri “guztiz lekuz kanpo” iruditzen zaio EJEGren erabakia, alegia, “bi buruzagi politikoak epaitzeari ekitea eta Lehendakariaren auzi berean ezartzea”. Alderdi jeltzaleak adierazi du baita, “demokrazian, politikan aritzea estu-estu lotuta dagoela elkarrizketari, eztabaidari eta akordioari. Eta politikagintza dela arazoak konpontzeko tresnarik onena”. “Euskadi bake-bideak urratzeko une kezkagarriak bizitzen ari da, eta egoera honek alderdi politikooi eta erakunde publikoei printzipio etikoetan eta demokratikoetan irmotasunez aritzea eta gizartearekin zein beronen etorkizunarekin konpromisoak hartzea eskatzen digu”. Azkenik, EAJk bere laguntza eta elkartasuna adierazi die bai Alderdi Sozialistaren erakundeari bere buruzagien inputazioarengatik eta baita, era pertsonalago batez, Patxi Lopezi eta Rodolfo Aresi ere.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!