Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2006/12/11

Durangoko alkateak kale borrokaren aurka indarrak batzeko eskatu die herritarrei

Larunbatean, Durangon, bost kutxazain eta Correos-eko bulegoa erre izanak Bizkaiko udalerri honetako alkate Juan Jose Ziarrustaren pazientziarekin amaitu dute. Egin dituen adierazpenen arabera, “indargabe” sentitzen da, Euskal Liburu eta Disko Azokarekin bat, urtez urte burutu ohi dituzten kale borrokako ekintzen aurrean.

BERRIA

2006/12/10

Urkulluk PSOEri eskatu dio azal dezala "zer gertatzen ari den ETArekin dituen elkarrizketekin"

Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak azaldu duenez, bere ustez PSOEk azaldu beharko luke "zer gertatzen ari den bere alderdi politikoak ETArekin dituen elkarrizketen inguruan, hau da, PSOEren Erakundearen idazkari den Jose Blancoren eta PSE-EEren bozeramaile parlamentarioa den Jose Antonio Pastorren adierazpen desberdinen artean eman den iskanbilaren ostean ETArekin dituen elkarrizketak nola dauden azaldu beharko luke PSOEk".

BERRIA

2006/11/14

Iturrate: "Exigimos al Partido Popular que denuncie, si se atreve, a los tribunales las presuntas irregularidades de Bakio"

El portavoz del EAJ/PNV en Juntas Generales de Bizkaia. Iñigo Iturrate, ha acusado al PP de querer socializar la porquería y la corrupción en Euskadi, al calor de la efervescencia de casos de corrupción y malas prácticas en el desempeño de los cargos público que están ocurriendo en el Estado. Casos que están afectando a muchos cargos del propio Partido Popular.

BERRIA

2006/11/07

Urkulluren ustez Juan Mari Atutxarekiko Auzitegi Gorenaren erabakia harrigarria eta etsigarria da

Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaileak adierazi duenez, “harrigarria eta etsigarria da eta errealitatetik guztiz aldendurik dago Juan Mari Atutxa eta Legebiltzarreko Mahaiaren beste bi kideen absoluzioa baliogabetzeko Auzitegi Gorenaren erabakia”.

BERRIA

2006/11/07

José Ramón Olalde alkate izateko EAJ/PNVren hautagai aukeratu dabe

Atzo, zemendiaren 2an –eguena–, Mallabiako EAJ/PNV Uri Batzarrak José Ramón Olalde Agirregomezkorta 2007ko udal hauteskundeetan udalerri horretako alkate izateko hautagai aukeratu eban. José Ramón Olaldek 48 urte daukaz eta Nekazaritza Garapeneko Teknikaria da. Gaur egun udalerriko alkatea da.

BERRIA

2006/11/06

Urkulluk uste du euskal aurrekontuak onartuko direla, baina ez du PSE alderdiaren babesa espero EAJk Estatukoak babestu izanaren ordain gisa

EAJren EBBren bozeramaileak, Iñigo Urkulluk, ez du zalantzan jarri 2007rako euskal aurrekontu proiektua onartuko dela, nahiz eta ez duen espero PSEE-EE alderdiak kontuak babestea EAJk Estatukoak babestu izanagatik.

BERRIA

2006/11/06

Urkullu: “Alderdi politiko ezberdinek oinarriak ezartzeko unea da, hortik abiatuz akordio politiko bateratzailea sortzeko”

Iñigo Urkulluk azpimarratu du, une hau “euskal gizartearen bizitza politikoaren azken denboran egon den aukera historikorik onena dela, hain zuzen ere, 75etik gaur arteko tartean, alderdi politiko ezberdinek” oinarriak ezar ditzaten “modu tinkoan, hortik abiatuz akordio politiko bateratzailea izan daitekeena sortzeko”.

BERRIA

2006/11/06

Urkulluk uste du ETAk ez diola uko egiten paper politikoa izateari, eta “ekintzen indarrak” tutoretza utzaraz diezaiola espero du

Iñigo Urkulluk, EAJren EBBaren bozeramaileak, uste du ETAk ez diola uko egiten “paper politikoa” izateari, eta ezker abertzalearen baitan bertan garaturiko “ekintzen indarrak” “tutoretza” utzaraziko dionaren esperantza du. Gainera, mundu horrek “lortu nahi duen nahasmena” salatu du, bake eta baketze prozesuak “prozesu demokratiko” gisa definitu dutenean sartu nahirik.

BERRIA

2006/11/03

Barakaldoko EAJ-PNVk Eguneko Zentroan medikua falta dala salatu dau, eta Alkateari enpresa adjudikazinodunak egindako irregulartasunak onartu izana leporatu deutso

Euzko Alderdi Jeltzaleak pentsatzen dau Alkateak ezin dauala onartu kontratazino-agiria hain modu nabarmenean urratzea. Pertsonak dagoz jokoan, eta adiskidekeriak alde batera itxi behar dira. Espero dogu Udalak horreek irregulartasunok konpondu egingo dauzala, erabiltzaileei lehentasuna emonda, eta zerbitzua barriro adjudikatzerakoan horreek aldrebeskeriok kontuan hartu daitezan eskatu gura dogu

BERRIA

2006/10/31

Imanol Landa candidato de EAJ/PNV a la alcaldía de Getxo.

Imanol Landa Jauregi, actual Teniente de Alcalde de Getxo, ha sido elegido candidato de EAJ/PNV para las próximas elecciones municipales en este municipio, con el apoyo unánime de las tres organizaciones municipales de la localidad (Ondarreta, Getxo Zaharra y Algorta). Imanol Landa es abogado, profesión que ejerció durante 8 años hasta que en el año 1999 fue elegido concejal del Ayuntamiento de Getxo, compaginando desde entonces y hasta el año 2003 su labor profesional con la Presidencia de la Residencia Municipal de Getxo. Tiene 40 años, es euskaldun, está casado y tiene 3 hijos.

BERRIA

2006/10/31

Urkulluk esan du Zapaterok eta ETAk “batak bestea” behar dutela “azken urteotako historiari konponbidea emateko”

EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk adierazi duenez, gobernu sozialistaren presidenteak, José Luís Rodríguez Zapaterok, eta ETAk “euskal eta espainiar gizarteei eragiten dien gure garaietako historiari konponbidea emateko, batak bestea behar izatearen” ustea duela.

BERRIA

2006/10/30

Ricardo Ituarte izango da EAJ/PNVren hautagaia Santurtzin, datozen udal hauteskundeetarako.

Ricardo Ituarte Santurtzin jaio zan, 30 urte daukaz eta Zuzenbidean lizentziatuta dago. EAJ/PNVren zerrenda-burua izan zan 2003ko aurreko udal hauteskundeetan, eta boto gehien eskuratu eban hautagaia izatea lortu eban, bigarren hautagaiari 1.000 boto baino gehiagoko aldea atera eutsala. Baina PP eta PSEren arteko akordio batek alkatetzea kendu eutsan Euzko Alderdi Jeltzaleari. Ituartek hauteskunde honeetara aurkeztuko dauan programearen helburua Santurtziko herritarrek euren udalerrian daukien ilusinoa berreskuratzea da. Santurtzi, gaur egun, Ezkerraldean narriatuen dagoan udalerrietako bat da.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!