Prentsa Aretoa
Berriak
2007/05/03
Ezker abertzaleak eta PSOEk beren artean higadura txikiagoa ekarriko duen “itundutako prozesua” daukatela uste du Urkulluk
EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk ezker abertzaleak eta PSOEk beraien arteko prozesua itundu dutela uste du, bientzako “ahalik eta higadurarik txikiena izateko”. Gainera, PSOEk hauteskunde prozesua “esku batean kalkulagailuarekin eta bestearekin D'hondten legea aplikatuta” ez zuzentzea espero du.
2007ko maiatzeko hauteskundeetarako foru-egitaraua aurkezteko Bilbon komunikabideen aurrean egindako agerpenean, Urkulluk hau adierazi du: “Une hauetan proiektuei, ideiei eta ekimenei buruz hitz egitea zaila da”. Izan ere, bere ustez herritarren benetako arazoen inguruko eztabaida “lapurtu” egin dute, ezker abertzalearen zerrendak legez kanpo uztearen edo ez uztearen inguruko gaian arreta jartzeko.
“Hauteskundeetarako hilabete baino gutxiago geratzen da, eta, berriz ere, proiektuen, ideien eta ekimenen aurkezpena baldintzatua dago. Komunikabideek eztabaida lapurtzen dute, eta badirudi eguneroko bizitzari eragiten dieten eta gizarte eredua osatzen duten gaiak herritarrei ezagutaraztea baldintzatu nahi dutela”, adierazi du.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS