Prentsa Aretoa

Berriak

2007/04/11

Urkulluk Txorierriko udalerrietan duen nagusitasuna berritzearen aldeko apustua egin du

EAJren BBBren lehendakariak, Iñigo Urkulluk, Erandioko eta Txorierri eskualdeko alkatetzetarako hautagaiak aurkeztu ditu. Ekitaldia Sondikako kultur-etxean egin zen, eta han buru jeltzaleak bere alderdiak zonaldean duen nagusitasuna berritzearen aldeko apustua egin du. Udal horiek “orain hogeita hamar urtetik hona gidatzen ditugu” esan du.

Ezagutzera eman
Urkulluk datu hori azpimarratu du, eta Txorierri eskualdea jarri du EAJren kudeaketaren adibide moduan: “bertan garapen ekonomikoa, ingurumen iraunkorra eta bizi kalitatea bateratzen dira”.

Hautagaien artean, egungo errejidore hauek errepikatzen dute: Mikel Arieta-Araunabeña (Erandio), Gorka Carro (Sondika), Vicente Arteagoitia (Loiu) Lander Aiarza (Derio), Sorkunde Aiarza (Zamudio) eta Tomas Ordeñana (Larrabetzu). Lezamako Udalerako hautagaia Alaitz Etxeandia izango da, azken bi legegintzaldietan zinegotzi lanetan aritu ondoren. Egungo alkatea Luis Ramón Alvarez da, baina ez du hautagai moduan aurkeztuko bere burua, hamabi urte karguan egin eta gero.

Urkulluk “adibidea izaten jarraitzea eta esfortzuak bateratzen jarraitzea” eskatu die zerrendaburuei, eskualdeko udalerrien artean lankidetza areagotzea lortzeko ezinbesteko gai batzuetan, adibidez hondakinen bilketa eta komunikabideen hobekuntza. Horretarako, “obratik bertatik lan egiten duen abertzaletasuna” garatu behar da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!