Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2007/02/02

EAJ/PNV responde a los socialistas de Barakaldo que si tienen pruebas de presuntos delitos en la gestación del polígono de Burtzeña su obligación es denunciarlo.

Amaia del Campo ha instado al Ayuntamiento al PSE a que denuncie los supuestos comportamientos irregulares en el proyecto del polígono de Burtzeña de los que en los últimos días ha hablado públicamente. “Ayer –ha dicho Amaia del Campo- nos sorprendieron con el anuncio de tener pruebas de comportamientos delictivos y amenazaron con acudir a la fiscalía. Tenemos que recordarles que tienen la obligación de denunciar un delito si lo conocen. De lo contrario, serán ellos quienes estarán cometiendo un delito al verter manifestaciones injuriosas.”

BERRIA

2007/02/01

Urkullu: “Lehendakariaren aurka egin den eta inolako justifikaziorik ez duen auzi penal hau berehala artxibatzea espero eta exigitzen dugu”

EAJren EBBren bozeramaile den Iñigo Urkulluk ETB2ren El Punto saioan hauxe esan du: “gaurkoa egun historikoa da. Gogoratu behar dugu Lehendakari bi erbestean bizi izan zirela eta, orain, lehenengo aldiz ikusten dugu Lehendakariak epaile instrukzio-egilearen aurrean deklaratu behar duela. Benetan espero dugu, eta horrela exigitzen dugu, Lehendakariaren aurka egin den eta inolako justifikaziorik ez duen auzi penal hau berehala artxibatzea”.

BERRIA

2007/01/29

Milaka lagun Bilboko manifestazioan "Euskal erakundeen alde”

Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaileak adierazi duenez, “gure erakundeen alde euskal gizarteak duen konpromisoaren froga masibo eta baretsua da gaurko ekitaldia”. Buruzagi jeltzaleak gaineratu duenez, “manifestazio hau Juan Jose Ibarretxeren aldeko ekintza erakusgarria ere bada”.

BERRIA

2007/01/29

Euskal gizartea gaurkoan bilduko da Bilbon gure instituzioen alde eta Lehendakariari laguntasuna emoteko

EAJ/PNV, EA, IU eta ARALAR alderdiek deitutako manifestazioaren helburua da gaurkoan milaka euskaldun biltzea instituzioen alde. Lehendakariak inputatu gisa deklaratu beharko dau datorren asteazkenean Otegigaz bildu izanagatik. Josu Jon Imaz, EBBren lehendakariaren ustetan epaile batzuk marra gorria igarotzen ari dira.: Gaurko ibilaldia Eliptika enparantzatik urtengo da 19,30etatik aurrera.

BERRIA

2007/01/25

EAJ, EA, EB eta Aralar alderdiek manifestazioa deitu dute "Euskal erakundeen alde" lelopean datorren astelehenerako

EAJk, Eusko Alkartasunak, Ezker Batuak eta Aralarrek manifestazioa deitu dute datorren astelehenerako, hilak 29, Bilbon. Batasunarekin biltzeagatik Ibarretxe lehendakaria auzipetu izana eta bizitza politikoa judizializatu izana gaitzesteko egingo dute manifestazioa, bai eta euskal erakundeak defendatzeko ere.

BERRIA

2007/01/23

EAJren Aberri Batzarrak dei egiten die hiritar guztiei “gure erakundeen” alde

EAJren Aberri Batzarrak gaur Sabin Etxean erabaki du: EBBren "Gure erakundeen alde" agiria onartu; sinadura bilketa kanpainiari ekin; Eusko Legebiltzarrean, Batzar Nagusietan eta Udaletan ildo bereko mozioak aurkeztu; hilaren 29rako manifestazioa deitu; eta hiritarrei dei egin Lehendakariari hilaren 31an lagundu diezaioten.

BERRIA

2007/01/23

EAJren Aberri Batzarrak dei egiten die hiritar guztiei “gure erakundeen” alde

EAJren Aberri Batzarrak gaur Sabin Etxean erabaki du: EBBren "Gure erakundeen alde" agiria onartu; sinadura bilketa kanpainiari ekin; Eusko Legebiltzarrean, Batzar Nagusietan eta Udaletan ildo bereko mozioak aurkeztu; hilaren 29rako manifestazioa deitu; eta hiritarrei dei egin Lehendakariari hilaren 31an lagundu diezaioten.

BERRIA

2007/01/22

EAJ/PNV k gaurkoan ospatuko dau Aberri Batzarra , EAEANk Lehendakariari lehengo Batasuna alderdiko ordezkariekin bildu izanagatik egin deutson zitazioa aztertzeko

Euzko Alderdi Jeltzalearen Aberri Batzarra gaur , astelehena, batuko da ezohiko bileran, Lehendakariak Batasunako ordezkariekin bildu izanagatik jaso dauan zitazioa aztertzeko. EAJk aurrekaririk ez dauan gertaera larritzat jo dau honako hau.

BERRIA

2007/01/21

EAJ kezkati Epaitegi Gorenaren interpretazioaz

Kezkaz eta arduraz” hartu du EAJk Epaitegi Gorenaren erabakia Jarrai-Haika-Segi kasuaz eta beldur da ez ote den interpretazio hori erabakitzear dauden beste hainbat kasutara ere zabalduko. Honelatsu jakinerazi du Iñigo Urkullu EBBren bozeramaileak.

BERRIA

2007/01/19

EAJ/PNV de Santurtzi pide al ayuntamiento que de los pasos necesarios para evitar especulaciones en el colegio Hijas de la Cruz.

El portavoz del PNV en el Ayuntamiento de Santurtzi, Ricardo Ituarte, pidió hoy al alcalde de la localidad, Javier Cruz (PSE-EE), que apruebe la modificación del Plan General de Ordenación Urbana para que sea "imposible" cualquier operación especulativa en el colegio Hijas de la Cruz. Ituarte mostró su "solidaridad y apoyo a todos los estamentos de este histórico colegio santurtziarra".

BERRIA

2007/01/15

“ EAJk ez deutso bortxakeriari emongo, euskal gizartearen gehiengoaren aldarrikapen politikoen gainetik egiteko biderik”.

Iñigo Urkullu EBBren bozeramaleak gaurkoan adierazo dauan legez “ EAJk ez deutso bortxakeriari emongo, euskal gizartearen gehiengoaren aldarrikapen politikoen gainetik egiteko biderik”. Zentzu honetan esan dauanez “ inortxok ez daizala euskaldunen gogoak eta asmoak baztertu ETAren bortxakeria aitxakia giza erabiliz”. Urkulluren esanetan “ Euskadin arazo politikoa dago eta elkarrizketaren bidez baino ezin da konpondu. Hau, ETAren terrorismoagaz zerikusirik ez dauan arazoa da”

BERRIA

2007/01/10

Urkullu espera que la manifestación del sábado sea de las mayores que se han celebrado en Bilbao

Urkulluk uste du larunbateko manifestazioan “jende ugari egongo dela, helburua argia delako: ‘Bakearen alde’. ETA gaitzetsiz, ETAri armak betirako utz ditzan eskatuz, gure bizitzatik desagertu dadin, eta alderdi politikoak elkarrizketan jardutearen alde eginez".

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!