Prentsa Aretoa
Berriak
2007/07/26
Urkullu printzipio moralen gainean gizartea eraikitzearen aldeko da, legealdi honetan negoziatzeari eta erabakitzeari uko egin gabe, ordea
EAJren EBBren bozeramaile den Iñigo Urkullu euskal gizartea “printzipio moralen gainean” eraikitzearen aldeko agertu da, legealdi honetan bertan “negoziatzeari eta erabakitzeari” uko egin gabe, ordea. Gainera, azpimarratu du Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eta alderdi jeltzalearen presidente den Josu Jon Imazen artean ez dagoela “inolako kontraesanik”, eta bat datorrela kontsulta indarkeria ezeko egoeran egin behar izatearen iritziarekin. Halaber, esparru juridiko-politiko berriak sortzearen aldeko hausnarketa egitea iradoki du.
RNEri eskainitako elkarrizketan, bere ustetan bakea ekartzea ahalbidetuko duten lehendakariak iragarritako ekimen politikoen inguruan Urkulluk adierazi du “logika deduktiboa dela, borondatetik haratago”.
Ildo horretatik jarraituz, Urkulluk esan du ETAk “tentsioa, beldurra eta atsekabea” sor dezakeen edo ez alde batera utzita eta elkartearen jarduna "800 hildako baino gehiagoren ondoren zentzugabekoa" izan dela agertu arren, erakunde terroristak "zikloa behin betiko itxita" duela dela bere iritzia.
Atzo tourra Nafarroatik igarotzean jarritako bi lehergailuei dagokienez, Urkulluk adierazi du “ETAk abenduaren 30ean Barajaseko T-4ean bi pertsonaren heriotza ekarri zuen atentatuarekin eta, ondoren, su-eten iraunkorra komunikatu ofizial bidez apurtzean jarri nahi izan zuen agertokia” dela honakoa.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS