Prentsa Aretoa
Berriak
2007/07/17
Urkullu: “Herritarrei kontsulta egitea eskakizun demokratikoa da, baldin eta bizikidetza markoa, aldez aurretik adostuta, aldatzea proposatzen bada”
EBBren bozeramaileak, Iñigo Urkulluk, adierazi du EAJk herri borondatearen aldeko apustua egiten duela, bai eta etorkizuna aske eta demokratikoki aukeratzeko euskal gizarteak duen eskubidearen aldekoa ere. “Horretarako, konpromiso bat planteatzen dugu: Ez inposatzea, ez eragoztea eta, konpromiso honetan ageri den moduan, herritarrei hitza ematea. Kontsulta egitea herritarrei eskakizun politikoa eta demokratikoa da, baldin eta aldez aurretik adostuta bizikidetza markoa substantzialki aldatzea proposatzen baldin bada. Akordio hori, gainera, argi eta garbi dago jasota Hiruko Gobernuaren koalizio hitzarmenean”, adierazi du Urkulluk.
“Guk, EAJk, Elkarbizitzarako Bake Bidea akordioan erabaki genuen moduan, herritarrei hitza emateko garaian, ez dugu inolako beto eskubiderik onartzen herritarrek demokratikoki adierazi ezin izateko; izan ere, beti sinetsi izan dugu eskakizun politiko eta demokratiko horretan. Alde horretatik, berriz diogu, hirukoa osatzen dugun hiru alderdi politikoon alde komuna zera da: alderdien arteko elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez bake bila gabiltzala, baina, batez ere, akordioa lortzen saiatzea normalizazio eta bizikidetza politikorako. Eta hori Hirukoaren koalizio akordioaren beraren konpromisoa da, bai eta Lehendakariarena berarena ere. Ez dago inolako berrikuntzarik, politikaren esparrutik kanpoko norbaiten, hau da, ETAren, asmoen aurrean gauzak ondo prestatzea besterik”, gaineratu du buruzagi jeltzaleak.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












