Prentsa Aretoa

Berriak

2007/10/01

Urkullu: "EAJren txostenak babestu egiten ditu lehendakariaren urratsak"

EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk esan duenez, EBBk Batzar Nagusian onesteko proposatu duen txosten politikoak “babestu egiten ditu Juan José Ibarretxe lehendakariak herritarrei kontsulta egiteko bere proposamenarekin egin nahi dituen urratsak”.

Ezagutzera eman
Urkullu:

ARGAZKIA JAITSI

Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, azpimarratu egin du EAJk “konpromisoa” duela “bidearen lehenengo zati horrekin, zati horixe egin behar baitugu hemendik 2008. urteko ekainera arte, elkarrizketa eta negoziazio prozesu bat irekitzen saiatzeko” lehendakariaren eta José Luis Rodríguez Zapatero Espainiako gobernuburuaren artean.
Akordioa bilatzeko “konpromiso” hori “lehendakariak azaltzen dituen printzipioak” ditu abiapuntu, hala nola “indarkeria erabat arbuiatzea eta euskal gizartearen borondatea errespetatzearen alde apustu egitea”. “Gainera, argi eta garbi adieraziz prozesu hori, zalantzarik gabe, talde politikoen arteko negoziazioaren fasean hasi beharko dela, betiere Diputatuen Kongresuak 2005eko maiatzean emandako ebazpenean azpimarratzen diren baldintzak betetzen badira”, gaineratu du.

"Arazoaren gakoa da ea errespetatzen den ala ez euskal gizartearen borondatea; kasu honetan, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoek ordezkatzen dute borondate hori”, esan du, Gorte Orokorrek 'Ibarretxe Plana' deritzonari emandako ezezkoa gogoan.

Kontsultari eta Ibarretxek azaldutako asmoen azken faseei buruzko balorazioak direla-eta, Urkulluk kritikatu egin du “beti liburuaren amaiera” irakurtzen dela lehenengo, “liburuaren edo filmaren amaiera zein izango den asmatzen” saiatzen garela, “baina liburu edo film horrek hainbat kapitulu ditu eta hasieratik heldu behar zaio istorioari”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!