Prentsa Aretoa
Berriak
2007/08/21
Urkullu: “EAJren ekintza politikoa ez dute alderdi politikoek edota iritzi-taldeek markatuko”
EBBren bozeramaileak, Iñigo Urkulluk, hauxe adierazi du gaur Joseba Azkarragaren azken adierazpenen inguruan: “Ezin daiteke desleialagoa izan lehendakariarekin uztailean EAren eta EB-Berdeaken buruek egindako adierazpenekin sortutako polemika eztabaida publiko gisa erabilita baino. Adierazpen horiek +erreminta+ bat, hau da kontsulta, zuten ardatz, eta hurrengo hiletako ekimen politikoa baldintzatzea zuten helburu”.
“EAJ-EAk eta EB-Berdeek idatzitakoaren eta esandakoaren arteko koherentzia faltaz jabetu ostean, iraingarria da arazoa konpontzeko jarrera izan beharrean arazo hori puzteko jarrera izatea. Aurrerantz ihes egiten ari dira, EBBren presidentearekin aurrez aurre jartzeko, eta PSEri eta Batasunari jarraitzen; izan ere, bi alderdi horiek euren trapuak ezkutatu nahian dabiltza lehendakariaren eta EBBren presidentearen arteko ustezko banantzea, edo bataren EAJ eta bestearen EAJren artekoa, babes hartuta”.
“EAJrekin erantzukizunak partekatzen gustura ez baldin badaude —gehitu du Urkulluk— esan dezatela eta, aldi berean, argitu dezatela idatzita eta hitzartuta dagoenaren inguruan duten jarrera, baita erantzukizun instituzionalak partekatzen norekin dauden gusturago ere”.
Joseba Azkarragaren adierazpenek, gainera, zinismo ukitua ere badutela uste du Urkulluk; izan ere, adierazi du EAk eta Ezker Batuak ez dutela zalantzarik egin PSErekin akordioak sinatzeko, bai eta Batasunarekin edota PPrekin ere, Eusko Alderdi Jeltzalea ahal izan duten udal guztietatik kentzeko. “Hori, behinik behin, gizarteari eta boto-emaileei gezur biribilak esatea da. Alde batetik, indar nazionalistak eta autodeterminazio eskubidea defendatzen dutenak batzeaz hitz egiten dute eta, bestetik, euskal nazionalismoarekin zerikusirik ez duten beste alderdi batzuekin hitzarmenak sustatzen dituzte”.
“Hala, EAren eta EB-Berdeen jarrerak eta Javier Madrazoren zein Joseba Azkarragaren adierazpenak (biak ere Eusko Jaurlaritzaren sailburuak eta bertako Kontseilu Politikoko kideak) lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzaren ekintza politikoan eta instituzionalean bidea markatu nahian, idatzita dauden hitzarmenei eta konpromisoei jaramonik egin gabe eta horretarako oposizioko alderdiek erabiltzen dituzten estrategiak erabilita, Eusko Jaurlaritzaren barruan ez ezik, EAJren barruan ere aztertu beharreko auzia dira; EAJ baitu gehiengoa EAJ-EA-EB-Berdeak hirukoan. Ezinezkoa da isilik jarraitzea, erantzukizuna irizpide gisa hartuta, gobernukide diren alderdi politikoetako ordezkariek EAJ zalantzan ipintzen jarraitzen badute”.
EBBren bozeramailearen esanetan, paradoxikoa da beharbada maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeen ostean euskal erakundeetan gobernatzeko beste formula bat nahi zuten pertsonek EAJrekin batera erantzukizunak partekatzen jarraitzea. “Eta sarkastikoa da EAJri eta EBBren presidenteari egoztea haietako hainbatek nahi duena eta esatera ausartzen ez dena”.
EBBren bozeramaileak jakinarazi du gogaituta dagoela batzuek iritzi publikoaren aurrean beren burua erakusteko duten nahiarekin. “Herritarren aldetik behar besteko babesik eta ordezkaritzarik izan gabe, lehendakaria eta EAJ probokatuta, harro agertu nahi dute beren barruko egoera ezkutatuta, EAJren eta lehendakariaren kontura”.
EAJren EBBren bozeramailea ziur dago bere alderdiaren zuzendaritza nazionalak, hurrengo asteleheneko bileran, buruzagi politikoen jarrerak eta adierazpenak sakon aztertuko dituela, bai eta beste alderdi batzuetako arduradun instituzionalenak ere, betiere Euskadiko eta Estatuko egoera politikoaren barruan.
“EAJren ekintza politikoa ez dute alderdi politikoek edota iritzi-taldeek markatuko, eta ez dute lortuko EAJk hitzartutako gaiekin lotsagabe eta desleial jokatzea, ezta gizartearekin hartutako konpromisoei errespetua galaraztea ere”.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS