Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2007/03/08

EBBk emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borrokarekiko konpromisoa berretsi du

EAJren Euzkadi Buru Batzarrak gaur ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, manifestu bat onartu du. Dokumentu honetan, EBB “emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borrokarekiko konpromisoa eta baita emakumearen aurka eragiten den edonolako diskriminazioaren kontra ere” agertu da.

BERRIA

2007/03/07

Basauriko Euzko Alderdi Jeltzaleak auzo guztiak zerbitzu publikoakaz lotuko dituan uriarteko autobusa abian jartea proposatu dau

Basauriko Euzko Alderdi Jeltzaleak uriarteko autobusa abiatuarazotea proposatuko dau udal hauteskundeetarako prestatu dauen egitarauan. Horren xedea ondoko hau da: Udalerriko auzo guztiak erdiguneagaz, zerbitzuakaz, bulego publikoakaz eta eregiko diran Metroko geltokiakaz lotzea. Jasone Vallek, Euzko Alderdi Jeltzaleak Basauriko Alkatetzarako aukeratu dauen hautagaiak, adierazo ebanez, datorren legegintzaldian “hainbat jarduketa abiatuarazo ahal izango dira” egin asmo diran lurpeko aparkalekuei jagoken proiektuaren eta Metroa Basaurira ekartearen bidez.

BERRIA

2007/03/06

Anxo Quintana eta Amaia del Campo alkarregaz egongo dira Barakaldon egingo dan ekitaldi batean

Galiziako Xuntako lehendakariorde Anxo Quintana eta Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaia alkarregaz izango dira gaur Barakaldon, udalerri honetan dagoan Galiziako Etxean egingo dan ekitaldi batean. Ekitaldi hori arratsaldeko zortzietan hasiko da, eta amaitzeko, anaitasun-afaria egingo da Barakaldoko galiziarren komunidadeagaz.

BERRIA

2007/03/06

Ekonomi Ituna: PSE-EEk "ez dauka ezelako aginpiderik" Estatu osoari jagokozan gaiak jorratu behar diranean.

Euzko Alderdi Jeltzalea samin agertu da gaur, ze Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoaren proiektuaren onespenean sozialistek ez ebezan onetsi Ekonomi Ituna blindetako Euzko Alderdi Jeltzaleak egin ebazan zuzenketak. Iñigo Urkulluren eretxiz, hori holan gertatu da PSE-EEk ez daukalako “ezelako aginpiderik” Estatu osoari jagokozan gaiak jorratu behar diranean

BERRIA

2007/03/06

Iñigo Urkullu: “Lehendakariari egin jakon zitazino barria negargarria da oso”

Iñigo Urkulluk gaur adierazo dauenez, “zehatz negargarria” da Juan José Ibarretxe Lehendakariari egin jakon zitazino barria, Batasunagaz batzarra egiteagaitik EAEko Auzitegi Nagusian deklarau daian. Iñigo Urkulluk esan dauenez, “demokrazia batean-edo bizi bagara, zelan izan daiteke ordezkari politikoek klandestinidadean berba egin behar izatea alkarregaz? Hori ez da inoren buruan sartzen”.

BERRIA

2007/03/06

Anxo Quintana y Amaia del Campo participarán hoy en un acto conjunto en Barakaldo

El Vicepresidente de la Xunta de Galicia, Anxo Quintana, participará hoy con la candidata de EAJ/PNV en Barakaldo en un acto conjunto en la Casa de Galicia de este municipio. El acto, que comenzara a las 20:00, concluirá con una cena de hermandad con la comunidad gallega de Barakaldo.

BERRIA

2007/03/03

Bizkaiko EAJk Bizkaia 2015 estrategia aurkeztu dau

Euzko Alderdi Jeltzalearen 400dik gora barruko kargu eta kargu publiko izan dira “2015erako Estrategia” deritxon proiektuaren aurkezpenean. Proiektu horren aitzindaria Bizkaiko EAJ da eta Bizkaiak hurrengo urteetan dituan erronkak planteetan ditu.

BERRIA

2007/03/02

EAJ/PNV de Bizkaia presenta mañana el programa estratégico Bizkaia 2015

Más de 400 cargos internos y públicos de EAJ/PNV participarán mañana sábado en la presentación del programa estratégico Bizkaia 2015. Una reflexión política y estratégica en la que han tomado parte más de 1.000 personas y que trata de asentar las bases del futuro desarrollo de nuestro Territorio. En el acto tomarán parte el Presidente del Bizkai Buru Batzar, Iñigo Urkullu y el Diputado General de Bizkaia, José Luís Bilbao

BERRIA

2007/02/26

EAJ/PNV defiende para Portugalete un programa de futuro y progreso

Javier Miranda, el candidato de EAJ/PNV a la alcaldía de este municipio, asegura que ha llegado el momento del cambio y de volver a convertir a Portugalete en referente en Ezkerraldea y en Bizkaia. Iñigo Urkullu asegura que el PSE quiere reeditar su pacto con el Partido Popular.

BERRIA

2007/02/23

Bizkaiko Foru Aldundiaren zerga-bilketeak % 53 egin dau gora bost urtean, Gipuzkoak eta Arabak baino % 17 gehiago

Bizkaiko Foru Aldundiak zergakaz bildu dituan guztirako sarrerak % 53,6 igo dira Ekarpenei buruzko Legea indarrean egon dan 2002-2006. bosturtekoan; izan be, emaitza horreen arabera, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasunak Arabako (% 36,2ko igoerea) eta Gipuzkoako (% 35,3ko igoerea) Ogasunek baino % 17 gehiago egin dau gora.

BERRIA

2007/02/23

Santurtziko Euzko Alderdi Jeltzaleak antenen instalazinoa araupetzeko eskatu dau

Euzko Alderdi Jeltzaleak Santurtziko Udalean daukan Taldearen bozeroale Ricardo Ituarteren eretxian, Udalerrian kontrolau eta araupetu egin behar dira telefonia mugikorreko antenen eta telekomunikazinoen arloko aparatu guztien instalazinoa. Ituartek prentsaurreko batean gogoratuarazo dauenez, gai honetzaz “gero eta ardura handiagoa hartzen dabe herritarrek”, eta adierazo eban, baita, “nahitaezkoa” dala “herritarrak telefonia arloko enpresa handiakandik babestuteko eta santzurtziarrei lasaitasuna eta segurtasuna emoteko” neurri egokiak martxan ipintea.

BERRIA

2007/02/22

Durante el mes de enero aumentó en un 11% la entrada de visitantes en Bizkaia.

Según los datos hechos públicos hoy las pernoctaciones en hoteles aumentaron en un 14 por ciento en nuestro Territorio. Datos aun más positivos se registraron en el sector de turismo rural, en donde se aumentó en más de un 20 por ciento el nivel de visitantes. Bizkaia es el Territorio en donde mayor tasa de crecimiento está teniendo el sector turístico

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!