Prentsa Aretoa
Berriak
2008/02/21
EAJk Sabin Etxean emango dio hasiera Bizkaiko hauteskunde kanpainari
Euzko Alderdi Jeltzalea, hauteskunde kanpainaren hasiera antolatzen dagoen une honetan, Bizkai Buru Batzarraren lehendakaria den Andoni Ortuzarren bitartez adierazi du, “Euskadin herritarrek aukeratzeko ahalmena dute. Baina txarraren eta okerragoaren artean, bat bera ere ez dute hautatzen. Euskadiko herritar guztien interesak argi eta garbi, baldintzarik gabe eta morrontzarik gabe defendatzen ditugulako ari gara hazten”.
Ortuzarren aburuz, “Estatu sinplea gustatuko litzaieke haiei; gaur ezkertiarra, bihar eskuindarra. Baina Estatua ez da horrelakoa; herritarrak ez dira horrelakoak. Jendeak aukeratzeko eta erabakitzeko ahalmenak nahi ditu, eta horregatik ari gara hazten. Jendeak ez duelako Estatu zuri-beltza onartzen. Nork berea nahi du; nork interesak defendatu nahi ditu”.
“Jendeari ziria sartu nahian dabiltza. Bi aukera bakarrik baleude bezala. Inkestekin “jolasean” ari dira, “biren artean egindako debateekin”, bi aukerako Estatua inposatu nahian dabiltza. Beraiengandik at, ordea, askoz gehiago dago, eta askoz hobea. Horrexegatik ari gara hazten, herritarrak inposaketa behartu eta faltsu horren kontra errebelatzen ari direlako” azpimarratu du buruzagi jeltzaleak.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS