Prentsa Aretoa

Berriak

2008/01/25

Ezezagun batzuek zenbait herritako batzokiak eraso dituzte pinturaz

Goizaldeon, ezezagun batzuek gutxienez Euzko Alderdi Jeltzalearen zortzi egoitza eraso dituzte pinturarekin Euskal Herriko zenbait udalerritan. Larrabetzuko batzokian honako pintada hau agertu da: "PSOE y PNV torturadores"; Ondarretako batzokian, Getxon, panfletoak bota dituzte, eta horietan "PNV lotu zure txakurrak. Zuek atxilotzen, torturatzen eta kartzelaratzen gaituzue” irakur zitekeen.

Ezagutzera eman
Deustuko eta Santutxuko batzokietan pintura gorria eta horia jaurti dute, eta Santutxuko batzokian, gainera, "PNV torturadores" idatzi dute horman. Gordexolan dianak marraztu dituzte EGIren kartel batzuen gainean; kartel horietan, Euzko Alderdi Jeltzaleko gazteek beren elkartasuna erakusten zioten Juan Mari Atutxari.

Halaber, Galdamesko batzokian "PNV traidores" idatzi dute, eta Balmasedakoan ere pintadak agertu dira, Eusko Legebiltzarraren lehendakari Juan Mari Atutxarenganako elkartasuna adierazten duten EGIren kartelen gainean. Elorrio eta Bakioko egoitzak ere erasotua izan dira.

Bizkai Buru Batzarrak solidaritate mezua bidali die bart gauean eraso dituzten batzokietako Uri Buru Batzarrei. “EAJren talde sozial osoa beraiekin dago, eta beren atsekabearekin eta ezinegonarekin bat egiten dugu” azalerazi dute.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!