Prentsa Aretoa

Berriak

2008/01/28

Ortuzarrek BJKNri eskatu dio "euskal erakundeek esaten dutena” eta "gizartearen gehiengoaren adierazpen politikoa" errespeta ditzala

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak BJKNri eskatu dio “euskal erakundeek esaten dutena” eta “gizartearen gehiengoaren adierazpen politikoa” errespeta ditzala. Era berean, esan du “zaila dela pentsatzea” justiziaz erabakiko dela, hori egin behar duten pertsonak ikusita, hala nola Juan Pablo González, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea, orain dela gutxi idatzitako artikuluan nazionalismoarekin kritiko agertu zena, “mahai atzean toga jantzita eseri eta epaia idatzi behar dutenean”.

Ezagutzera eman
Herri Irratian eginiko elkarrizketan, Ortuzarrek Bilbon joan den larunbatean eginiko manifestazioaz gogoeta egin du. Manifestazioa Auzitegi Gorenaren erabakiaren ondorioz dagoen egoeraren aurkakoa da, erabaki horren bidez Juan María Atutxa Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia eta Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao aurreko legegintzaldian legebiltzarreko mahaiko kideak kondenatu zituen, SA ez desegiteagatik.

Ortuzarrek esan du epaileak errespetatzen dituztela “eta ez doazela epaileen estamentuaren aurka”, eta ez dutela “botere bereizketan ordena konstituzionalaren aurka egin nahi”. “Uste dugu botere judiziala independentea izan behar dela. Baina ematen du botere judizialeko kide asko, goi-mailakoak, ez direla independenteak. Motibazio eta ideologia politiko oso zehatzak dituzte. Ez zaie gustatzen Euskadik gero eta autogobernu handiagoa izatea”, esan du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!