Prentsa Aretoa

Berriak

2008/01/15

Ortuzar: "EAE-ANV eta EHAK legezkoak diren bitartean, agendan mantendu behar dira, hitz egiteak ez duelako amore ematea esan nahi"

EAJren BBBren presidenteak, Andoni Ortuzarrek, adierazi du EAE-ANV eta EHAK legezkoak diren bitartean ezinbestekoa dela horiek agendan izatea. Alde horretatik, ohartarazi du politikoki antolatutako ezker abertzale erradikalarekin hitz egin gabe zaila dela bake giroa sortzeko adostasuna lortzea. Edonola ere, hitz egiteak ez duela amore ematea esan nahi jakinarazi du.

Ezagutzera eman
RNEk egindako elkarrizketan, buruzagi jeltzaleak alderdi horiek legez kanpo uzteari egin dio erreferentzia. Ildo horretatik, horrelako auziak hauteskunde prozesuen bezperan gertatzea susmagarria dela iritzi dio.

“Orain sei hilabete ezezkoa zena orain baiezkoa da. Hainbat ilegalizazio prozesu ikusi ditugu: ilegalizazio absolutuak, selektiboak... Orain, egoera politiko desberdina duten legezko alderdi politikoen ilegalizazio absolutuen bila goaz, itxura guztien arabera; EAE-ANVren kasuan bezala, esate baterako”, gehitu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!