Prentsa Aretoa

Berriak

2008/02/19

Espainiako Gobernuak Euskal Y-aren eta Serantesko tunelaren aurrean erakutsitako “interes eza” salatu du Ortuzarrek

Andoni Ortuzar Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren presidenteak Espainiako Gobernuak euskal azpiegituren aurrean azaldutako “interes eza” salatu du gaur Santurtzin. Horren adibide, Euskal Y-a, Serantesko tunela, portuak eta aireportuak aipatu ditu.

Ezagutzera eman
Espainiako Gobernuak Euskal Y-aren eta Serantesko tunelaren aurrean erakutsitako “interes eza” salatu du Ortuzarrek

ARGAZKIA JAITSI

EAJk Kongresurako Bizkaitik aurkeztuko duen Josu Erkoreka hautagaiarekin batera azaldu da Ortuzar komunikabideen aurrean eta, nabarmendu duenez, kasu paradigmatikoa iruditzen zaielako aukeratu dute Santurtzi agerraldia egiteko. “Hedapenean bete-betean murgilduta dagoen portua du Santurtzik, baina oraindik ere Madrilen mende dago. Paradigmatikoa da itsasoa zer den ez dakien lurreko jendearen esku egotea portua”, salatu du Ortuzarrek.

EAJren buruzagiak besterik ere erantsi du: “Are larriagoa den beste kasurik ere badugu aurrez aurre. Izan ere, lanak amaitzeko zenbat denbora behar duten ikusita, munduko tunelik luzeena Zierbena eta Santurtzi artean daukagu; hain zuzen ere, Serantesen”.

Ortuzarrek gogoratu duenez, Serantesko tunela 2007. urtean amaituta izango zela esan zuen 2005ean Magdalena Álvarez Sustapen ministroak. “Baina guztiok dakizue lanak ez daudela amaituta. Ez hori bakarrik, jakin ere ez dakigu noiz amaituko dituzten, aurki bukatuko dituztela esaten diguten arren. Jada ez dugu haiengan inolako konfiantzarik”, gaineratu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!