Iñigo Urkullu" />

Prentsa Aretoa

Berriak

2007/10/30

Urkullu: “Honako hau Lehendakariaren kontrako epaiketa politikoa da, eta Justiziaren gizarte legitimaziorik eza areagotzen du”

EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk Sabin Etxean adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak areagotu egin duela Justiziaren zati batek egin duen akatsa, eta justiziaren gizarte legitimaziorik eza ere areagotu egin duela.

Iñigo Urkullu

Ezagutzera eman
Euzko Alderdi Jeltzalearen ustez, horren guztiaren atzean, “epaiketa fantasma eta irreal horren atzean”, ez dago baliozko argudio juridikorik. “Epaileak egiten ari diren politikaz ari gara hizketan, argi eta garbi. Epaiketa politiko batez ari gara. Beste batzuetan ere errepikatu dugun moduan, helburu bakarra du: euskal erakunde gorena auzitara eramatea, sentsibilitate politiko batekin biltze hutsagatik”, adierazi du Urkulluk.

“Zaila da, gero, sistema demokratiko batean huts juridiko handiagorik egitea, betiere asmoa ez baldin bada euskal gizarteak arazoak konpontzeko planteatuta dituen konponbideak zapuztea. Egun, auzitegiaren erabakiaren helburua bat edo beste izan, demokrazian sinesten ez duten guztiak pozarren daude. Eta, 30 urteren buruan, euskal gizarteak bizi duen egoerarekin eroso sentitzen diren guztiak ere bai», gehitu du.

“Edonola ere —jakinarazi du buruzagi jeltzaleak—, eta nahiz eta gertatutakoa gertatu, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta euskal erakundeek ez diote jaramonik egingo Auzitegiaren erabakiaren probokazioari. Duintasuna eta errespetua aintzat hartuta, eskura ditugun erreminta demokratiko eta legitimo guztiak erabiliko ditugu desafio honi aurre egiteko”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!