Prentsa Aretoa
Berriak
2008/02/07
Alonsotegiko Uri Buru Batzarrak `La violencia del estado se mantiene en nuestro pueblo´ izenburuarekin zabaldu den agiriari darion intoxikazioa salatu du
EAJren Alonsotegiko Uri Buru Batzarrak adierazi duenez, “azken egunotan, Aldana tabernan gertatu zen zoritxarreko atentatu terrorista aipatzen duten zenbait kartel ikusi ditugu gure herrian. Hain zuzen ere, atentatu horretan Mª Paz Ariño, Pacífico Fika, Manuel Santacoloma eta Liborio Arana gure adiskideak hil ziren. Atentatu hori ez zuen inoiz ezein taldek bere gain hartu, baina denok jakin genuen horren erantzulea Espainiako muturreko eskuina zela”.
Hori dela eta, Alonsotegiko Euzko Alderdi Jeltzaleak, “La violencia del estado se mantiene en nuestro pueblo” izenburuarekin zabaldu den agiriari “darion intoxikazio-, indarkeria- eta gorroto-kutsua” salatu nahi izan du.
Uri Buru Batzarrak, lehenengo eta behin, bere “samina adierazi” nahi izan du eta “atentatu hartan galdu genituen adiskideen heriotzagatik, zeren eta adiskideok maitasunez izango baititugu beti gogoan, oroimenean sakonki txertaturik; izan ere, lagunok aldi oro izango ditugu gomutan, abertzale gisa, Euskadiren askatasun eta eskubideak jadesteko atzo, gaur eta beti aurrera eroango dugun borrokari tinko eutsiz”.
Bigarrenik, “hilak manipulatzea zeharo gaitzesten” dutela adierazi dute. “Ezen, berriro ere, heriotzok beren burua abertzaletzat daukaten zenbait alderdi politikoren edo talderen interesen zerbitzurako erabili nahi dituzte; talde horiek justizia eskatzen dute, bai, baina aldi berean ez dute edozein pertsona hiltzea kondenatzen, oinarrizko eskubide horri muzin eginez, eta beste alde batetik, eten gabe ari dira gu mehatxatzen eta denoi estortsio egiten”.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS