Prentsa Aretoa
Berriak
2007/07/18
Legealdi honetan beto politikorik eta ETAk agenda markatu gabe negoziatu eta erabakitzearen aldeko agertu da Urkullu
EAJren EBBren bozeramaileak, Iñigo Urkulluk, “erkidegoko legealdi hau negoziatzeko eta erabakitzeko izatearen aldeko” dela adierazi du, “ETAk agenda politikoa markatu gabe eta beste alderdi politikoren batek herritarrei demokratikoki adieraztea galaraziko dien beto eskubiderik izan gabe”.
Cadena SER-i eskainitako elkarrizketan, Urkulluk ere eskatu du herritarrei galde egiteko aukeraren gainean "axolagabekeriaz" ez jardutea, "atariko akordio politikoaren azken agertokia izango baita".
Igandean EBBren presidente den Josu Jon Imazek indarkeria eza galde egiteko aukerarekin uztartuz argitaratutako artikuluari dagokionez, bozeramaile jeltzaleak gogorarazi du 2005ean euskal hirukoa ahalbidetu zuen Gobernu akordioak "argi" utzi zuela "zeintzuk diren bakeari eta normalizazioari buruzko konpromiso politikoak”.
Urkulluk “herritarrei egin beharreko galderaren gaian axolagabekeriaz ez jardutearen” beharra berretsi du, “aurretiazko egoeraren azken agertokia izango baita: Euskal gizartearen normalizazio politikorako akordio politikoa”.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS