Prentsa Aretoa
Berriak
2007/05/09
Abantoko alkateak atez ateko kanpainari ekin dio herriko 4.000 etxeetan bere programa azaltzeko
Abantoko alkateak, berrautaketara aurkeztu den EAJren hautagaiak, atez ateko kanpainari ekin dio udalerriko bizilagun bakoitzari hauteskunde programa azaltzeko. Orotara 4.000 etxetara joango da, meatze-herriko ia denetara, beraz.
Tejadak hasi ditu etxez etxeko bisitak. «Gure programa aurkezteko, beren iradokizunak entzuteko eta ezagut gaitzaten.» Jada 700 etxe bisitatu ditu eta hauteskunde kanpainak irauten duen bitartean ekimenak aurrera egingo du.
«Azaldu diet oso gogor lan egin dugula lau urte hauetan eta horrela jarraituko dugula», adierazi du. Hala, Tejadak hauteskunde programaren ale bana emango dio bizilagun bakoitzari eta Abantoko gune bakoitzerako EAJren proposamen nagusiak jakinaraziko dizkio hurbil-hurbiletik.
«Gure programa zehatza eta argia da, ez dugu esaldirik saltzen, beraz, bizilagunei udalerriko herri bakoitzean egiteko asmoa dugun proiektuen eta ekintzen berri emango diet», esanez amaitu du alkateak.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS