Prentsa Aretoa

Berriak

2007/05/07

Urkulluk, “zuhurtasuna” oinarri moduan hartuta, hirukoa udalerri eta lurralde guztietara eramateko apustua egin du

EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluren arabera, udal eta foru hauteskundeen aurretik dagoen egoera “nahiko korapilatsua da, eta zuhurtziaz jokatu beharra dago”. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren hirukoaren formula udalerrietara eta lurraldeetara eraman daitekeela adierazi du.

Ezagutzera eman
RNEn egindako elkarrizketan, Urkulluk ondokoa adierazi du inkesten eta analista politikoen iritzien inguruan: nahasi egin ditzaketela alderdi politikoetako buruak herritarren konfiantza lortzeko orduan, azken lau urteetan egindakoa eta aurkezten den proiektua abiapuntutzat hartuta.

Kontu honek guztiak atsekabea sortzen diola azaldu du. “Hauteskunde hauetan garrantzia izan beharko lukeena da zer programa, zer proiektu eta zer proposamen egiten dituen alderdi politiko bakoitzak herritarren egunerokoa aurrera eramateko, baina, orain dela lau urte (2003) eta bi urte bezala (2005eko autonomia hauteskundeetan), bere burua abertzaletzat jotzen duen ezkerra hauteskundeetara aurkez daitekeen edo ez bakarrik interesatzen zaie”.

Ildo honi jarraiki, EAJri hizpide izatea gustatuko litzaiokeenaz ez dela eztabaidatzen adierazi du, udalez botereaz alegia. “Indar hori areagotu egin behar den, edo erakundeek baketze, normaltze eta elkarbizitza prozesuan nola sakondu behar den zehaztea”. Era berean, askotariko kultura jorratzeko gizarte programez ere jardun beharko luketela azaldu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!