Prentsa Aretoa
Berriak
2007/05/11
Urkulluk esan du deitoragarria dela ezker erradikalari bultzada ematen dion Alderdien Legearen aplikazio arbitrarioa mantentzea
Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaile eta EAJren BBBren presidente Iñigo Urkulluk Auzitegi Konstituzionalak EAE-ANVren hauteskunde zerrendak baliogabetu izana salatu du gaur goizean Bilbon. «Deitoragarria da, PSOEren eta PPren eskariari jarraituz, ezker erradikalari bultzada ematen dion Alderdien Legearen aplikazioa arbitrarioa mantentzea. Ezker abertzalearen biktimismoa elikatzen da horrela», adierazi du.
Horrez gain, Alderdien Legea «onurak bilatzeko» erabiltzen dela esan du Urkulluk. Era berean, sentsibilizazio ideologiko guztiak «larrugorritzea» beharrezkoa dela nabarmendu du normalizazioa eta bakea lortzeko.
Azkenik, bozeramaile jeltzaleak hauteskundeak berriz ere baldintzatuta izango direla salatu du Bilboko Miribilla auzoan egindako ekitaldian. «Euskal Herriko gizarteak Alderdien Legeak erabat baldintzatuta izan ditu hauteskundeak 2003an, 2005ean eta 2007an; nola autonomikoak eta orokorrak, hala Europakoak. Egoera guztiz gaitzesgarria da», nabarmendu du.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS