Prentsa Aretoa
Berriak
2007/05/09
Urkullu: "EAJk espero du bihar Auzitegi Konstituzionalak muturreko ezkerrak aurkeztutako zerrenden inguruan bizi dugun iruzurra amaitutzat joko duela eta zerrenda guztiak onartuko dituela"
EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk gaur ondokoa azaldu du: “Euzko Alderdi Jeltzaleak desioa eta esperantza du bihar Auzitegi Konstituzionalak amaitutzat joko duela muturreko ezkerrak aurkeztutako zerrenden inguruan bizi dugun iruzurra, bai eta EAE-ANV alderdiaren aurka aurkeztutakoen inguruan bizi duguna ere”. EBBren bozeramailearen ustez, Euskadiko politika normalizatzeko eta bake prozesuan bakoitzak duen konpromisoa argitzeko gauzarik onena Auzitegi Konstituzionalak EAE-ANV alderdiaren zerrendak eta Sozialista Abertzaleen zerrenda guzti-guztiak onartzea da. Hala, gizarteak alderdi eta ikuspuntu politiko guztiak merezi duten lekuan ipini ahal izango ditu.
Euzkadi Buru Batzarraaren bozeramailearen arabera, egun Alderdien Legea muturreko ezkerraren babeserako ezkutu bihurtu da, eta erakunde akziorik ezin da gauzatu euren aurka. Gainera, aukera politiko horretako buruzagiei biktimismorako aukera ematen die eta Euskadiko herritarrek ezin dute ikusi zer leku hartzen duten politikan. Izan ere, Legea interpretazioari eta aplikazioari dagokionez arbitrarioa da; hala, PPren eta PSOEren helburuak ez datoz bat Legearen aplikazioaren ondorioekin.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












