Prentsa Aretoa

Berriak

2007/04/24

Urkullu: “Batasunak badaki zer egin behar duen udal eta foru hauteskundetan parte hartzeko. Kontua parte hartu nahi duten ala ez da”

EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak, Iñigo Urkulluk, ETB2ko El Punto saioan adierazi du bere “benetako” ardura “bere buruari abertzale esaten dion ezkerrak hauteskundeetan parte ez hartzeko makina bortxatzeko hartu duen erabakia” dela. “Batasunak badaki zer egin behar duen foru eta udal hauteskundeetan esku hartzeko. Kontua parte hartu nahi duten ala makina bortxatu eta aurrera antzean ere biktimismoaren jokoarekin jarraitu nahi duten” da.

Ezagutzera eman
BBBren lehendakariak, aldi berean, adierazi du “etenik gabe prozesu demokratikoaz ari garela” baina horretarako “biolentziarik ez egotea behar dela”.

Urkulluren ustez “abenduaren 30eko atentatuaren eta gero ETAk egin zuen komunikatuaren ostean egoera konplexu bihurtu zen. Guk elkarrizketaren bidearen aldeko apustuarekin jarraitzen dugu baina behin baino gehiagotan koherentzia gutxiko jarrerak aurkitzen ditugu. Gauza bat da batzuek pribatuan esaten dutena eta beste bat komunikabideetan adierazten dutena”.

Amaitzeko agintari jeltzaleak esan du, joan den igandean Euskalduna Jauregian terrorismoaren biktimen alde egin zen omenaldiari dagokionez, “ahaztuta eduki ditugulako edo biktimengandik hurbil egon ez garelako barkamena eskatzeko ekintza izan zela. Orain egin behar duguna lanean jarraitzea da”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!