Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2006/05/15
LEKUE (EUZKO ALDERDI JELTZALEA): BARAKALDOKO ALKATEA EZ DAGO PREST UDALERRIAREN ALDE EZER EGITEKO, ETA GANERAKOOK EGITERIK BE EZ DAU GURA
José Maria Lekuek, EAJ-EA koalizinoak Barakaldon daukan zerrendaburuak, gaur (barikuz) esan dau eze “Tontxu Rodríguez Barakaldoko alkatea azak berak jan ez baina oiloei be jaten ixten ez deutsen txakurra lakoa dala: ez dau ezer egiten Barakaldoren alde, baina ez dago prest ganerakook geure Udala eta Ezkerralde osoa garatzeko egitasmoak eta ekimenak sustatu daiguzan ixteko".
BERRIA
2006/05/14
Urkulluren ustez, hizketaldia ETAren eta Gobernuaren arteko “komunikazio-kodea” izan daiteke prozesua egiaztatzeko
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Iñigo Urkulluk esan du “ontzat hartzen duela” Gara egunkariak argitaratu duen ETArekiko hizketaldia, baldin eta elkarrizketa horrek ETAren eta Gobernu Zentralaren arteko “komunikazio-kodea” izateko balio badu, eta PSOEk “(ETAren) adierazpen publiko horiek bakeratze-prozesua egiaztatzen ari direla” PPri adierazteko baliagarria bada.
BERRIA
2006/05/09
Basauriko EAJren Uri Buru Batzarrak ez du behin-behineko metro geltokia eskatzen duen eta Udalerriak deitu duen manifestazioan parte hartuko
Basauriko EAJren Uri Buru Batzarrak ez du ostegunean bizkaiko udalerri honetan burutuko den manifestazioan parte hartuko. Aipatutako manifestazioan behin-behineko metro geltokia eskatuko da. Uri Buru Batzarraren ustez metro geltoki hori Sarratuko garajean jarri ahal izateko bideragarritasun teknikoak aztertu dituen Bizkaiko Garraio Partzuergoak egindako txostenari itxaron behar zaio.
BERRIA
2006/05/07
Urkulluk adierazi duenez "PSE-EEren zenbait ahots" Alderdien Legea berriz interpretatu behar dela uste dute
Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak Alderdien Legearen indargabetzearen edo berinterpretazioaren alde egin du Ser irratian gaur goizean egin dioten elkarrizketan. Horrela, Batasuna datorren hauteskundeetara aurkeztu ahal izango dela azpimarratu du eta gaineratu duenez "PSE-EEren zenbait ahots" ere "legeak berriz interpretatzearen aldeko agertu dira".
BERRIA
2006/05/06
Urkullu: "Proiektu hau lanaren eta guztion arteko adostasunaren emaitza zuzena da"
Ezkerraldeko EAJren 200 bat kargu publiko zein pribatu eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren erakunde arduradunak gaur goizean bildu dira Barakaldoko Cedemi eraikinean 2006-2011 Ezkerraldeko Egitasmo Estrategikoa aurkezteko.
BERRIA
2006/04/28
Urkullu: "Lurzoruaren Legea proiektu ona da baina zenbait atal aztertu beharko lirateke"
Gaur goizean Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak eta José Antonio Arieta-Araunabeña legebiltzarkideak honakoa adierazi dute: "EAJ bat dator Legebiltzarrean bideratzen ari den Lurzoruaren Legearen proiektuarekin" baina, hala ere, Euzko Alderdi Jeltzaleak zenbait atal “aztertu beharko liratekeela” uste du.
Agiri osoa
BERRIA
2006/04/18
Urkullu: "Alderdien interesek prozesua oztopa dezakete"
Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak Euskadi Irratian adierazi duenez, "PSOEren eta Batasunaren interesek alderdien mahaia osatzea atzera dezakete, bietako batek ere ez duelako elkarrizketa mahai hori martxan jartzeko presarik".
BERRIA
2006/04/18
Urkulluk EAJren “negoziaziorako gaitasuna” azpimarratu du, gaitasun horrek EAEren aurrekontuak onestea bideratu baitu
BERRIA
2006/04/04
Durangoko batzokiak ehun urte
BERRIA
2006/04/02
Imaz: "Ez da indarrak metatzeko eta fronte nazionaletarako garaia"
Josu Jon Imaz EAJren EBBren lehendakariak atzo Bilbon burutu zen manifestazioari buruz azpimarratu duenez "ez da indarrak metatzeko garaia, ezta fronte nazionaletarako ere. Ez dira orain alderdi politikoen muskuluak erakutsi behar, nahiz eta jarrerak zilegizkoak izan".
BERRIA
2006/03/11
BERRIA
2006/03/11
Urkullu "Alderdi Popularra Euskadiko bake prozesua oztopatzeko martxan jarri duen giza eta komunikabide influentzi lobby-aren buru eta bultzatzaile izaten jarraitzen du"
Iñigo Urkullu Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gaur EAJren Bizkaiko Herrialde Batzarrean adierazi duenez "Alderdi Popularra Euskadiko bake prozesua oztopatzeko martxan jarri duen giza eta komunikabide influentzi lobby-aren buru eta bultzatzaile izaten jarraitzen du. Talde honen buru zenbait justizi organo, erakunde, elkarte eta komunikabide dira eta orain gainera, espainiar patronala ere gehitu zaie".


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












