Prentsa Aretoa

Berriak

2006/11/06

Urkulluk uste du euskal aurrekontuak onartuko direla, baina ez du PSE alderdiaren babesa espero EAJk Estatukoak babestu izanaren ordain gisa

EAJren EBBren bozeramaileak, Iñigo Urkulluk, ez du zalantzan jarri 2007rako euskal aurrekontu proiektua onartuko dela, nahiz eta ez duen espero PSEE-EE alderdiak kontuak babestea EAJk Estatukoak babestu izanagatik.

Ezagutzera eman
Urkulluk uste du euskal aurrekontuak onartuko direla, baina ez du PSE alderdiaren babesa espero EAJk Estatukoak babestu izanaren ordain gisa

ARGAZKIA JAITSI

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Urkulluk honakoa argitu du: “EAJren ezaugarri izan da euskal gizartearen etorkizunaren garapenerako kontu guztiak borrokatzea”. 

Haren ustez, “beste alderdi politiko batzuen erantzukizuna ere bada Euskal Autonomia Erkidegoan aurrekontuak egotea”. “Gobernu tripartitoak bidea hasi zuen joan den urtean legealdiaren hasieran onarturiko aurrekontuekin, eta ez dut inolako arrazoirik uste izateko etorkizunean ere Gobernu tripartitoak ez duela Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekonturik izango”, baieztatu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!