Prentsa Aretoa
Berriak
2006/10/23
Urkulluk Piñeirori Ibarretxeri buruzko "akatsa aitortzeko" eta "EAEANko presidentetzari uko egiteko” eskatu dio
Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaileak Fernando Ruiz Piñeiro Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko (EAEAN) presidenteari Juan José Ibarretxe lehendakariaren aurka hartutako erabakiei buruzko "akatsa aitortzeko" eta "Auzitegi Nagusiko presidentetzari uko egiteko eskatu dio.
Bere ustez, bi neurriak komenigarriak izango lirateke, bai "erakundearen egonkortasunerako", bai euskal gizarteak Espainiako justiziaren "sinesgarritasunari" eusteko.
Urkulluk oso larritzat jo du "Ibarretxeren aurkako prozesamenduarekin jarraitzea, joera politiko zehatz bateko ordezkariekin biltzeagatik Ermuko Foroak aurkeztu duen kereila dela eta". "Auzitegi ezberdinek eta Audientzia Nazionalak berak bilera hori egin zitekeela adierazi dute batzuetan, elkarrizketa txartzat jo ezin dela oinarri hartuta".
Bere ustez, "oso larria" da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak EAJren iritziz " alarma soziala" sortzen duen egoera eragitea "jarduera errepikakorren bidez".

Nabarmenak...
GATIKA
2026/07/22
GAUTEGIZ ARTEAGA
2026/07/21
BUSTURIA
2026/07/20
PORTUGALETE
2026/07/20
BERRIA
2026/07/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS