Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2006/03/08

El Ayuntamiento de Markina considera inaceptables los ataques contra bienes municipales realizados por simpatizantes de Batasuna

Edozein balorazio politiko gorabehera, herriko ondasunak erasotuz ezer defendatu asmo duten edozein mugimenturen perbertsioa azpimarratzea.

BERRIA

2006/03/08

EGI: Eguneroko lanaz, Aberria eraikiz

Giza eskubideekin ezin da jolastu, eta ez dira ere inolako aukerarik egiteko modukoak, intentzio politikoen kanpo uztekoak baitira

BERRIA

2006/03/07

Santurtziko eta Portugaleteko Eusko Alderdi Jeltzaleak bere alkartasuna adierazo deutse kartzelan hil diran presoen familiei.

Eusko Alderdi Jeltzaleak bere alkartasuna adierazoteko mozinoak aurkeztu ditu Portugalete eta Santurtziko udaletan; horrezaz ganera, euskal presoak Euskal Herrira hurreratzeko be eskatzen dau mozino horreetan. Azkenik, espetxe-politika malgua apliketako eskatzen deutso Madrilgo Gobernuari.

BERRIA

2006/03/06

Batasunaren jarraitzaile batzuk 8 batzoki eraso eta EAJren zinegotzi baten automobilaren gurpilak zulatu dituzte Santurtzin

Batasunaren jarraitzaile batzuk, batetik, Larrabetzu, Galdakao, Sopuerta, Ondarroa, Santurtzi, Algorta, Portugalete eta Bilbo Zaharreko batzokiak eraso dituzte eta, bestetik, EAJren zinegotzi baten automobilaren gurpilak zulatu dituzte Santurtzin.

BERRIA

2006/03/03

Bost txanodun Algortako batzokian sartu eta harrikadez kristal guztiak apurtu dituzte

Bost txanodun, gaur arratsaldeko lauretan, Algortako batzokira sartu eta harrikadez kristal guztiak puskatu dituzte. Erradikal hauek, EAJk Algortan duen egoitzaren aurrean, automobilen gurpilekin barrikada bat egin eta ondoren sua eman diote. Ondorioz, suhiltzaileen parte hartzea behar izan da. Erasoaren une berean batzokiaren baitan zeuden pertsonek ez dira zauriturik suertatu. Ekintza honen egileek Algortako Portu Zaharrerantz ihes egin dute.

BERRIA

2006/03/03

Santurtziko batzokiak eraso larriak jaso zituen atzo

Burua estalita zeramaten lau pertsona sartu ziren atzo 20:30etan Santurtziko Mamariga auzoko batzokira eta bertan harriak jaurti eta lokaleko kristalak hautsi zituzten. Batzokian zegoen pertsonetariko bat bekainean zauritua suertatu zen erasoan. Erasotzaileek batzokian zeuden pertsonei mehatxu egin zieten eta Ricardo Ituarte Santurtziko bozeramaile jeltzalearentzat eta EAJren gainerako zinegotzientzat eskutitzak utzi ondoren, ihes egin zuten.

BERRIA

2006/03/02

Eusko Alderdi Jeltzalearen zinegotzien aurkako pintadak agertu dira Santurtzin

"Lo vais a pagar" dakarre Santurtziko herrian Eusko Alderdi Jeltzalearen lau zinegotziren aurka gaur agertu diran pintadek. Zinegotzion artean, EAJ/EA koalizinoaren zerrendaburua dan Ricardo Ituarte dago.

BERRIA

2006/03/02

Bilbok munduko enpresa handienetariko 5.000 zuzendari baino gehiago hartuko ditu datorren urtean

World Corporate Games edo enpresen arteko olinpiadak 2007. urteko uztailean Bilbon burutuko dira. Kirola, negozioa eta turismoa elkar bateratuko dira Bizkaiko hiriburuan eta "lau egunetan zehar Bilbo munduko enpresa-kirolaren hiriburu bilakatuko da".

BERRIA

2006/02/28

Mungiako Udalak, Eusko Alderdi Jeltzaleak kudeatzen dauenak, Udalerriko bake-epaitegiaren aurkako atentadua kondenau dau.

Testuan adierazoten danez, "Horreek gauzok buru bako jenteak baino ezin dauz egin, euskaldunon bizitzea, osasuna eta askatasuna bape arduratzen ez deutsen jenteak."

BERRIA

2006/02/28

Portugaleteko Udalak, PSEk eta PPk gobernetan dabenak, 0 euro xedatu ditu euskerea sustatzeko

Euzko Alderdi Jeltzaleak esan dau gustu txarreko bromea dala PPren eta Mikel Cabieces alkate sozialistaren jarrerea, hau da, horren guztiaren errua euskal erakundeei botetea.

BERRIA

2006/02/24

Iñigo Urkullu: Alderdi batek baino gehiagok interesa eukiko dabe mahaiaren sorrerea atzeratzeko

Iñigo Urkullu EAJ/PNVko BBBko lehendakariak atzo, Galdakaoko alderdikideei emondako berbaldian, adierazo eban “alderdi bat baino gehiago egongo dala, Alderdi Popularra ez eze, herri honetan normalkuntza politikoaren arazoa konpontzeko alderdi-mahaia osatzea atzeratu gurako dauana”.

BERRIA

2006/02/23

Santurtziko PSE Euskal Aurrezki Kutxek bat egitearen kontra dago, PPko zinegotzi bat aukeratu dabelako BBKren Batzar Nagusirako

Santurtziko Udalean bozeroale abertzalea dan Ricardo Ituarteren eretxiz, PSE-EEk egin dauen izendapen horregaz “ordezkari bat erregalau deutso euskal aurrezki kutxek bat egitearen kontra dagoan alderdi bakarrari”, eta esan dau penagarria dala “2010. urtera arte BBKren Batzarreko 100 kontseilari nagusietatik bat behintzat proiektu itxaropentsu honen aurka egotea”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!