Prentsa Aretoa

Berriak

2006/09/19

Prozesua bultzatzeko alderdien arteko akordioa eskatu du Urkulluk

Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramailea alderdi politikoen arteko akordioaren alde agertu da, eta bereziki PSOEri eta Batasunari zuzendu zaie. "Jokoa alde batera" uzteko eta akordioa lortzeko eskatu die, "bide judizialak bake eta normalizazio politikoa lortzen lagun dezan".

Ezagutzera eman
Prozesua bultzatzeko alderdien arteko akordioa eskatu du Urkulluk

ARGAZKIA JAITSI

ETBren "El Punto" saioari eskainitako elkarrizketan, Urkulluk azaldu du Batasunaren legezkotasunaren auzia Alderdien Legea baino haratago doala, eta horren ildoan, arazoa konpontzeko traba nagusiena Auzitegi Gorenean dauden legez kanpo inguruko epaiak eta Auzitegi Nazionalaren -Batasunaren jarduna bertan behera utzi zuen- erabakia direla nabarmendu du. Horren ondorioz, ezker abertzaleak alderdi berriak edo hautagaitza berriak aurkezteko ezintasuna duela gogoratu du buruzagi jeltzaleak.

Horren guztiaren ondorioz, Euzkadi Buru Batzarraren (EBB) bozeramaileak PSOEri eta Batasunari esan die "jolas egiteari uzteko" eta akordioren bat lortzeko "normalizazio prozesuari laguntzeko”.

Urkulluk azpimarratu duenez, "sozialistak eta Batasuna hauteskundeei begira ari direla ematen du eta normalizazio prozesua xake partida baten moduan planteatzen dutela dirudi". Horri lotuta, EAJren buruzagiak ezker abertzaleari aurpegiratu dio bake-prozesua eta normalizazio prozesua nahasten aritzea, "politikaren jarduna ETAren xantaiaren eta tutoretzaren mende utzita".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!