Prentsa Aretoa

Berriak

2006/10/13

Legebiltzarkideek Palestinako gatazka eramango dute foro desberdinetara

Palestinara joan den EAEren ordezkaritzak parlamentu autonomikoetako eta Europako ordezkariekin egingo dituzten bileretan gatazkari buruzko ekintzak planteatzeko konpromisoa hartu dute.

Ezagutzera eman
Eusko Legebiltzarretik Izaskun Bilbao Legebiltzarraren presidentea, Iñigo Urkullu Giza Eskubideen Batzordeko presidentea eta, besteak beste, Gema Gonzalez de Txabarri, parlamentarioa, joan dira Palestinara.

COPREPAren (Parlamentu autonomikoetako presidenteen konferentzia) eta CALREren (Europako Eskualdeetako Asanblada Legegileen Konferentzia) hurrengo bileretan gatazka honi buruzko ekintzak planteatzeko konpromisoa hartu du Izaskun Bilbaok.

Bilbao, Legebiltzarraren Giza Eskubideen Batzordeko hainbat ordezkarirekin batera iritsi da Ramallahra eta bertan Palestinako Parlamentuko presidenteordearekin bildu dira.

Izaskun Bilbaok indarkeria bertan behera utzi eta herrialde horretan bakea lortzeko duen nahia erakutsi du eta Palestina aintzat hartu eta NBEren ebazpenak betetzeko eskatu dio Israeli. Gainera, euskal nahiz Palestinako gatazka konpontzeko proposamen bat luzatu du.

Bidaia datorren astelehenean bukatuko da. Egun horretan, Israelgo Parlamentua bisitatu eta Gazara hurbilduko dira.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!