Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2006/01/24

Eusebio Melero EAJren diputatuak bere laguntasun , solidariotasun eta hurbiltasun osoa eskaini deutso Basurton auto istripuan hil ziran umeen familiari

Oposizioak eskatuta, Eusebio Melero EAJren Foro Diputatua Bizkaiko Batzar Nagusietan agertu da eta bere “ gogorapen sentituena “ adierazi nahi izan du Ohiane eta Aitor umeengatik eta familiko eta lagun guztiei. Urtarrilaren 3an bizi izan eben parekorik ez dauan tragedia.Ume biek bizia galdu eben auto istripuan eta gainerakoek harrezkero bizi dabe berreskuratu ezinezko galerak izan dabezalako sufrimendu itzela eta laguntasuna, ulermena eta solidariotasuna beharko dabe.Modu berean esan eban 2004ko urtarrilaren 20an Bilbao Ria 2000 elkarteak Montevideo Etorbidean aurreikusitako semaforoa kentzea erabaki ebala.

BERRIA

2006/01/24

Bizkaiak Euskal Herriko lehenengo turismo-destinoa izatearen lidergoari eutsi deutso

Joan dan urtean 808.030 bidaiari etorri ziran Bizkaira, aurreko urtean baino ehuneko bederatzi gehiago; Gipuzkoan izandako gorakadea ehuneko batekoa izan zan, eta Arabakoa, barriz, % 0,1ekoa. Eusko Alderdi Jeltzaleak Bizkaian kudeatzen dituan erakundeen –batez be Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren– posturea frutu egokiak emoten hasi da.

BERRIA

2006/01/23

Bizkaiko EAJk sare birtuala eratu dau Lurraldeko batzoki guztiekaz.

Bizkaiko EAJk orain dala urte betetik ona bultzatzen dabil sare birtuala Lurraldeko 124 Uri Erakundeekaz. Une onetan 30 baino gehiago dira Bizkai Buru Batzarragaz lotuta dagoan sare pribatua dauken Uri Erakundeak. Tresna barri honek egitasmo barriak ahalbidetuko dauz, besteak beste datu baseak eraginkortasun handiagoz eguneratzea eta Alderdiak Uri Erakunde bakotxean dauzan arduradunekaz berehalako komunikazioa izatea.

BERRIA

2006/01/19

EAJk Madrilen lortu dauan akordioari esker, Estatuak Trapaga eta Ortuellako trenbide-pasaguneak lurperatuko dauz.

Lan honeek egin ahal izango dira EAJk Madrilen Estatuko Gobernuagaz lortu dauan akordioari esker . Honen bidez onartu ziran 2006 urterako aurrekontu orokorrak.Akordio honen barruan dagoz Bizkairako eta Euskadi osorako beste egitasmo handi batzuk,besteak beste, expalazio bidezko neutroi zentroa eta euskal Y trenbidea, azken honek 4.000 milioi eurokoa baino aurrekontu handiagoa izango dau.

BERRIA

2006/01/17

El aeropuerto de Bilbao bate un nuevo récord al superar los 3,8 millones de pasajeros en 2005

Cerró el año 2005 con un total de 3.843.253 pasajeros, frente a los 3.395.573 transportados en 2004, lo que supone un "nuevo récord históri

BERRIA

2006/01/17

Bilbotarren % 73,1k Bilbon gurako leuke barriro World Series lasterketa

Bilbotarren % 73,1k World Series izeneko auto lasterketa izan gurako leuke barriro. Lehiaketa hau ez da barriro egingo alderdien arteko adostasun politikoa apurtu zalako, lehenengo PSOE alderdiak eta gerotxoago EB eta EA alderdiek. Hiritarren % 81,7k adierazo dabe gertakari honek Bilbo mundu mailan ezagutzera emoteko balio izan dauala.

BERRIA

2006/01/16

Bilboko Euskalduna Jauregiak bere errekorra gainditu dau

2005 urtean autofinantzaketa gauzatzeaz gain, 700.000 euroko superabita eta Bilboko zerbitzu sektorean 50 milioi euro inguruko talka lortu eban.

BERRIA

2006/01/16

La Asociación de Militares Españoles se querella contra el Presidente del BBB Iñigo Urkullu

Al mismo tiempo la presidenta del PP vasco, Maria San Gil, la Asociación de Víctimas del Terrorismo y Gregorio Peces Barba, Comisionado del Gobierno de Zapatero para las Victimas del Terrorismo piden su dimisión. La Vicepresidenta del Gobierno español, Fernández de la Vega y el propio Ministerio de Defensa califican las declaraciones del Presidente del BBB como un disparate y le piden una rectificación.

BERRIA

2006/01/10

Ibone Bengoetxea Zirkulazio arloko zinegotziari PP alderdiak egotzitakoari erantzuteko, Bilboko Udalak plazaratu dauan oharra

Ibone Bengoetxea Zirkulazio arloko zinegotziari PP alderdiak egotzitakoari erantzuteko, Bilboko Udalak plazaratu dauan oharra.. EAJk ziniko eta inolako moralik gabeko jotzen dau PP alderdia eta batez ere Antonio Basagoiti zinegotzia eta Bizkaiko PP alderdiaren presidentea , Basurtoko zebrabidean izan zen ume biren heriotzaren aurrean mantentzen dabilen jarrerea . Emoten dabezan argudioak arrazoitzeko ez dau arazorik gezurrak erabiltzeko, .Honeri eransten jako Bilboko Udalak argitaratu dauan prentsa oharra.

BERRIA

2006/01/10

Mariasun Belamendia, EAJren Aberri Batzarrean Bizkaiko ordezkaria izandakoa zendu da.

Mari Asun Belamendia 61 urte ebazala hil da . 1979 urtean alderdikidetu zan Euzko Alderdi Jeltzalean eta hainbat barne kargutan izan da urte honeetan guztietan, uri, herrialde eta aberri mailan. 2004 urtean Bizkaiko ordezkari izendatu eben Aberri Batzarrerako. Emakume Abertzale Bulegoa alkartearen kide izan zanetik gogor ekin eutson aukera berdintasunaren aldeko borrokeari. Goian Bego Maria Asun. Hileta elizkizuna bihar eguaztenean izango da 19:00etan Begoñako Andra Mariaren Basilikan.

BERRIA

2006/01/10

Guggenheim Museoak milioi bat bisitari euki dauz 2005ean

Bilboko Guggenheim Museoak guztira 965.082 bisitari euki ebazan 2005ean, hau da, iazko urtean baino %6,15 gehiago eta urterako aurreikuspenean pentsau zana baino %13,54 gehiago. Aldi horretan ia Nueva Yorkeko Guggenheim Museoak beste bisitari jaso dauz, nahiz eta uri horrek 8 milioi biztanletik gora euki.

BERRIA

2006/01/10

Erromak Bilbo kopiau dau

Bilbok aukeratu eban uria garatzeko ereduak arrakasta itzela euki dau kanpoan be. Kasu honetan Erroma izan da, mundu osoko uriburu ekonomiko eta kultural handienetakoa, Eusko Alderdi Jeltzaleak kudeatzen dabezan erakundeek Bilbon sustatu daben eredu hori parajetik aztertzea erabagi dauana

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!