Prentsa Aretoa

Berriak

2006/06/15

Euzko Alderdi Jeltzalea: SEPIk eta PSEk beste urrats bat emon dabe euskal erakundeakanako mespretxu-kanpainan

Euzko Alderdi Jeltzalea oso arduratuta dago Ezkerraldearen etorkizunerako hain garrantzizkoa dan Ibarzaharreko industrialdearen etorkizunari jagokon gaiaren ganean Alderdi Sozialisteak eta SEPIk erakutsi daben jarreragaitik; izan be, gai hori alderdi jakin baten mitin modura hartu dabe, Euskadiren etorkizunerako proiektu legez hartu beharrean. Hori guztia beste urrats bat da Euskadiko Alderdi Sozialisteak euskal erakundeak mespretxatzeko abian jarri dauen kanpainaren barruan.

Ezagutzera eman
Euzko Alderdi Jeltzalearen eretxian, danona dan proiektu baten jabe egiteko –ehuneko berrogeita hamar euskal erakundeei jagoke eta– Estatuko Gobernuaren eta PSEren jarrereak ondokoa ostentzen dau: Estatuak Euskadin eta, zehatzago esanda, Ezkerraldean eukazan inbertsino publiko guzti-guztiak lagatu dabezan Gobernu baten eta alderdi baten kontzientzia txarra. Holan, ekimen hau eurena izango balitz legez erakutsiz, aurpegia garbitu egin gura dabe apur bat, eta Ezkerraldeaganako konpromisorik eza zeozelan justifikau. Kontua da, benetako kontua, Ezkerraldearen desindustrializazio-prozesua, Gobernuak eta Alderdi Sozialistearen zuzendaritzapean abian jarritakoa, Sestaoko La Naval saldu ostean amaituko dala. Izan be, Madrilgo Gobernuak Backock enpreseari emon eutson urtenbide bera emongo jako enpresa honi be: haren titulartasuna kosta ala kosta inoren eskuetan lagatzea, epe ertainera enpresea ixtea bideratuz. Politika honek ez dauka zerikusirik Gobernu honek eta Alderdi honek Estatuan daukiezan ganerako inbertsino publikoakaz egiten dabilzenagaz.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!