Prentsa Aretoa

Berriak

2006/06/05

Urkulluren ustez, PSE “gauzak lasaitzen” saiatu da, Batasunak egoera “larria” dela ohartarazi ondoren

EAJ-PNVren EBBren bozeramailea den Iñigo Urkulluk uste du, Batasunarekin bilera egingo duela adieraztean, “Batasunaren inguruan gauzak lasaitzen” saiatu dela; izan ere, Fernando Grande-Marlaska magistratuak mahai nazionaleko zortzi kide deitu ditu eta talde abertzaleak prozesua “oso egoera larrian” dagoela adierazi du.

Ezagutzera eman
Antena 3 telebista-kateari eskainitako elkarrizketan, Urkulluk adierazi du “ezin dela alde batera utzi” joan den astean zortzi kide abertzale Audientzia Nazionalera deitu zirela eta, “bertaratu aurretik, jendaurreko pronuntziamenduak egon zirela egoera oso larria zela ohartaratzeko".

"Nire ustez, PSE-EE alderdiak ere ikusi zuen beharrezkoa zela nork bere harri-koskorra ekartzea, Batasunaren inguruan gauzak lasaitzeko. Hori dela eta, bai gure ustez bai EAJ-PNVren ustez, PSE-EE eta Batasuna antzezten ari dira”, erantsi du.

Espainiako Estatuan “elkarrizketa madarikatu egiten dela” kexatu da, “elkarrizketa erabat beharrezkoa baita”. Ondoren, galdetu diote ea, bere ustez, azken egunotan arriskurik ba ote zegoen prozesua bukatutzat emateko. Halaber esan du bake-prozesuak “oso zailak , luzeak eta konplexuak izaten dira.”
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!