Prentsa Aretoa

Berriak

2006/06/12

Urkullu: “Alderdi osoak errudun aitortu beharko dugu geure burua, EBBren lehendakaria EAJ osoaren ordezkaria baino ez da-eta”

Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak Radio Euskadiko elkarrizketan esan duenez, “azkenean, alderdi osoak geure burua errudun aitortu beharko dugu, EBBren lehendakaria EAJ-PNV osoaren ordezkaria baita. Edozelan ere, guk elkarrizketa erabiltzen eta sentsibilitate politiko guztiekin hizketan jarraituko dugu”.

Ezagutzera eman
Urkullu: “Alderdi osoak errudun aitortu beharko dugu geure burua, EBBren lehendakaria EAJ osoaren ordezkaria baino ez da-eta”

ARGAZKIA JAITSI

Urkulluk horrela azaldu du gaur goizean España y Libertad plataformak Fiskaltzaren aurrean Josu Jon Imaz salatzea, legez kanpoko alderdi batekin behin baino gehiagotan biltzeagatik.

Jeltzaleen bozeramaileak esan duenez, Imazen aurkako salaketa “beste kolpe bat da”, joan den ostiralean EAEko Justiziako Auzitegi Nagusiak Ermuko Foroaren kereila tramitera onartu ondoren.

Gainera, salaketa jarri duen taldearen antzeko “asko sortu dira azken urteotan, euskal abertzaletasunaren aurka egiteko”. Horregatik, ez dago harrituta España y Libertad plataformak salaketa jarri duelako.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!