Prentsa Aretoa

Berriak

2006/06/03

Urkulluk Batasunari eta PSOEri "beraien artean darabiltzaten hitz gozoak" agiri politiko baten bidez irudikatu ditzatela eskatu die

Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak "agerian zein arlo pribatuan Batasunak eta Alderdi Sozialistak beraien artean darabiltzaten hitz gozoak irtenbiderako agiri politiko baten irudikatu ditzatela" eskatu die. Era berean azaldu duenez, alderdi jeltzalea prest dago "agiri hori aztertu eta baloratzeko, inolako nabarmenkeri edo protagonismo nahirik gabe. Horrela egiten ez badute epeak eta baldintzak jartzeari utzi egin beharko liokete eta berehala mahaiaren inguruan jesarri beharko lirateke".

Ezagutzera eman
Urkulluk Erandion burutu den "Txorierri egunean" parte hartu du eta bertan adierazi duenez "hitzaurre eta sarrerak gainditzeko garaia da, baita euskal abertzaleoi urteetan esan digutenaren alde lan egiteko garaia, hau da, bortxakeriarik gabe dena posible dela frogatzeko garaia".

Buruzagi jeltzaleak azpimarratu duenez EAJk "Batasunaren eta Alderdi Sozialistaren" jarrera aldaketa txalotu egiten du. "Jokatzeko prest gaude, eta jokatzen ari gara, dagokigun paperarekin, gure herriari sor diogun leialtasunarekin". Ondoren gaineratu duenez, "hala ere, gauza bat da aurrera egin nahi izatea eta beste bat, Batasunak eta PSOEk demokrazi, giza eskubide eta leialtasun ikasgaiak guri eman nahi izatea".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!