Prentsa Aretoa
Berriak
2006/06/01
Urkullu: "Alderdi Politikoen Legeak lotuta du guztiz PSOE"
EAJ-PNVren EBBren bozeramailea den Iñigo Urkulluk Radio Euskadiko Ganbara irrati-programan adierazi duenez, “Alderdi Politikoen Legea PSOEk berak sustatu zuen terrorismoaren aurkako itunaren ondorioz sortu zen, Aznar Espainiako Gobernuko buru zenean. EAJ-PNVk uste du PSOE oraindik ere oposizioan zegoela hartu zuen konpromisoari lotuta dagoela".
"Baina Eusko Alderdi Jeltzaleak, 2004ko martxoko hauteskunde orokorrez geroztik, behin berriro dio kontadorea hutsean jarri behar dela”, gehitu du kide jeltzaleak. "Egoerek eta testuinguruek ere garrantzia dute politika egiterakoan eta, kasu honetan, Alderdi Politikoen Legeak ez du inora eramaten, iraganean ainguratuta badago; hau da, PPk eta, orain dela gutxi, baita PSOEk ere, elkarrizketari uko egin zioten testuinguru sozialean ainguratuta".
Urkulluren ustez, "PSOE lotuta badago eta ez bada gai Alderdi Politikoen Legea indargabetzeko, lege horren interpretazio malgua egin dezala baino ez diogu eskatzen, testuinguru soziala aintzat hartuta".
Urkulluren ustez, "PSOE lotuta badago eta ez bada gai Alderdi Politikoen Legea indargabetzeko, lege horren interpretazio malgua egin dezala baino ez diogu eskatzen, testuinguru soziala aintzat hartuta".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












