Prentsa Aretoa
Berriak
2006/09/25
Urkulluren ustez, ETAren mezua "antzezpen patetikoa" da eta Batasunaren jarduera baldintzatu nahi du
Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak adierazi du ETAren izenean Oiartzunen borroka armatuak independentzia lortu arte iraungo duela iragarri zuten hiru txanodun agertzea antzezpen "patetikoa" izan zela, eta horren bidez ezker abertzalearen jarduera politikoa “baldintzatu” nahi dela.
Hala ere, Radio Euskadin egin dituen adierazpenetan esan du prozesua "itzulezina dela, nahiz eta ETA edo bere kide batzuk lehengoetara itzuli", bere iritziz "euskal ezker erradikalaren" oinarri sozialak berak ez bailuke gogo onez onartuko "atzera egitea".
Banda armatuaren mezua gorabehera, bere alderdiak "euskal ezker erradikalak bide politikoen aldeko apustua egin duela” pentsatzen jarraitu nahi duela adierazi du, nahiz eta prozesua oso zaila izango den 2006an –27 urteko ibilbidearen ondoren- egin behar delako".

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS