Prentsa Aretoa
Berriak
2006/10/13
Hispanitatearen egunaren kontrako deklarazioa.
- Euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea aldarrikatu gura dogu, herri honen nortasuna defendatzeko bidea dalako. Euzkadik erabakitzeko eskubidea martxan jartzeko aukera izando baleu, euskaldunok ez geunke holako protestarik egin behar izango, gure herriarekin lotuta ez dagozan jaiak ospatu behar izango ez genduzalako.
Hispanitatearen egunaren kontrako deklarazioa.
Euzko Gaztedik, urriaren 12an, Hispanitatearen egunaren kontrako jarrera adierazi gura dau, ondoko argudioekaz batera:
- Euzko Gaztedi ez da Espainagaz identifikatzen, euskaldun eta bakarrik euskaldun sentitzen dalako.
- Honelako jai anakroniko eta lotsagarriak, euskal gizarteari inposaturikoa, Espainako Gobernuak defendatzen omen dauan anitztasunaren kontrakoak dirala salatu gura dau Euzko Gaztedik.
- Euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea aldarrikatu gura dogu, herri honen nortasuna defendatzeko bidea dalako. Euzkadik erabakitzeko eskubidea martxan jartzeko aukera izando baleu, euskaldunok ez geunke holako protestarik egin behar izango, gure herriarekin lotuta ez dagozan jaiak ospatu behar izango ez genduzalako.
Adierazpen honen bidez Euskal gizartea ahal dan neurrian, egun normal bat bizi izatera animatu gura dogu, inposaketaren harria gainetik kenduz, gure onartzen dogun Gobernurik ez dagoelako Madrilen, ezta Parisen.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












