Prentsa Aretoa

Berriak

2006/09/22

EAJ-PNV/EA bildur da Barakaldoko CISen egin dan kudeaketa negargarriak adineko erabiltzaileei egiten jaken jaramonean igartzen hasita ez ete dagoan

Eusko Abertzaleak Taldeak agindeia egin deutsie sozialista eta popolarrei ez ikusiarena egiteari ixteko, arazoari ekiteko eta zerbitzuaren kalidadea bermatzeko.

Ezagutzera eman
Barakaldoko EAJ/PNVk Los Hermanos-eko Centro de Integración Sociocultural (C.I.S.) deritxonak bizi dauan egoera negargarri eta penagarriaren barri emon eban eta gaia salatu eban garagarrilean, hau da, zerbitzuaren adjudikazioduna dan enpreseak egiten dauan kudeaketea salatuz. Aldi berean esaten genduan kontuz ibilteko ze sozialista eta polularrek gaia ezagutzen ebela eta ez ikusiarena egiten dagozalako. Orduan, garagarrilean, egoerea arduratzeko modukoa bazan be, pentsau zelakoa izan daitekean une honeetan, Udalak baimendu egin daualako eta egoereak aurrera egin daualako eta horren guztiaren adibidea da gure lehenengo salaketea egin genduanean esan genduala ordurako telefonia eta interneteko hornitzaileek erabagi ebela CISi zerbitzu gehiago ez emotea ez ebalako ordaintzen. Egoereak bardin jarraitzen dau hilabete batzuk igaro ostean.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!