Prentsa Aretoa
Berriak
2006/09/18
Urkullu: "Ez dugu presoak espetxetik ateratzea itsu-itsuan defendatzen, ezta estatus politikoa ere, baina bai horien hurbilketa"
Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaileak adierazi du EAJk ez du ETAren presoak “espetxetik ateratzea” itsu-itsuan defendatzen, ezta beren estatus politikoa ere, baina bai espetxe politika “malguagoa eta dinamikoagoa”, besteak beste, presoak beren jatorrizko herrietara hurbiltzeko.
Bozeramaile abertzaleak aipatu du ez duela “espetxetik ateratzea itsu-itsuan defendatzen, ezta anmistiarik ere”, gai horiek “kontu handiz” jorratu behar baitira. Halaber aipatu du EAJ “ez datorrela bat ETAkoak izan daitezkeen eta askatasunik ez duten pertsonei estatus politikoa ematearekin”, baina “hurbilketa politika ezarri behar dela” errebindikatu du.
Urkulluk azpimarratu du espetxe politika “dinamikoagoa eta adostuagoa” izan dadin eskatu behar dela, baita espetxe arloko transferentzia ere, “bakegintzaren arloan, askatasunik gabeko pertsonekin eta terrorismoaren biktimekin zerikusia duten kontuetan, euskal erakundeen protagonismoaren alde egin dezakeen elementua baita”.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS