Prentsa Aretoa
Berriak
2006/10/31
Urkulluk esan du Zapaterok eta ETAk “batak bestea” behar dutela “azken urteotako historiari konponbidea emateko”
EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk adierazi duenez, gobernu sozialistaren presidenteak, José Luís Rodríguez Zapaterok, eta ETAk “euskal eta espainiar gizarteei eragiten dien gure garaietako historiari konponbidea emateko, batak bestea behar izatearen” ustea duela.
Bizkaia Irratiari egindako adierazpenetan, Urkulluk berretsi du “baketze prozesua dena” eta “normalizazio politikorako prozesua” etengabe nahastea arbuiatzen duela. Eta, era berean, “baketze prozesu batean, ETAri eta Espainiako Gobernuari bakar-bakarrik eragiten dien prozesua gauzatu ahal izateko une honetan fede onez eta itxaropenez esan daitezkeen inplizituetan konfiantza izan behar badugu ere, argi eta garbi utzi behar dugu normalizazio politikorako prozesu batean, nahiz eta baketze prozesu batekin lotura izan, indar politikoei dagokiela protagonismoa”.
Buru jelkidea konbentzituta dago, prozesuaren egungo egoeran, Europako Parlamentuaren babes objektiboaren ostean eta nazioarteko beste hainbat agintarik egin bide beretik jo ondoren, “ez dagoela atzera egiterik”. Urkulluk adierazi duenez, “pentsaezina, imajinaezina egiten zait inork atzera egiteko asmorik izatea”.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS